Arabako Foru Aldundiak aldi baterako debekatu du lurraldean sua erabiltzea

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2020ko uzt. 16a, 07:00

Agindua ez betetzeak mila eurorainoko isunak ekar ditzake.

Foru Aldundiak suak aldi baterako debekatzeko agindu bat onartu du, suteak gertatzeko arriskua saihesteko. Debekuak 2020ko uztailaren 10etik irailaren 20ra izango du eragina, baina epe hori aldatu ahal izango da eguraldiak hala eskatzen badu.

Udaldiaren hasierako tenperatura altuek eta datozen asteetako bero aurreikuspenek eragin zuzena izango dute landareen hezetasun galeran eta arrisku indizeen igoeran. Hori dela eta, Nekazaritza Sailak kautelazko neurri bereziak hartu beharko ditu suaren erabilerari eta sutea eragin dezaketen jarduerei dagokienez, hala nola zerealaren uztari edo nekazaritza-hondakinen birrintzeari dagokienez.

Horrenbestez, berariaz debekatuta dago sua erabiltzea edozein motatako landa lurretan, mendi publikoetan edo partikularretan, parke naturaletan, probintziako eta tokiko aisialdi parkeetan eta errepideetako atsedenguneetan, harik eta eguraldia aldatu eta agindua indarrik gabe geratzen den arte. Debekatuta dago, halaber, erretegiak, barbakoak edo sua egiteko edozein instalazio eramangarri edo finko erabiltzea. Debekua betetzen ez bada, gehienez ere mila euroko isuna jarri ahal izango da, bai eta eragindako kalteak ordaindu ere.

Salbuespen gisa, eta hormak eta tximinia dituen fabrika obrako eraikuntzari esker, Aramaioko Andra Mari parkean, Amurrioko San Roke parkean, Artziniegako La Encina parkean, Laudioko Santa Ana auzoan, Bastidako San Ginés auzoan, Izarrako Ostuño auzoan eta Kanpezuko Santa Cruz auzoan dauden erretegiak erabiltzeko baimena ematen da.

Baimendutako eremuetan ere, segurtasuna zorroztea gomendatzen da, eta, beraz, Nekazaritza Sailak hau ohartarazten du:

• Tokiko parkeetan baimendutako barbakoak bakarrik erabili. Edozein arrazoirengatik beste instalazio batzuk zigilatu gabe badaude, ez erabili.

• Barbakoetan ere, sua erabiltzea arriskutsua da. Edozein gorabehera saihesteko:

A) Eraikinetik sua zabal dezakeen edozein erregairainoko distantzia horizontala 3 metrokoa edo handiagoa dela ziurtatzea.

B) Eraikinetik gertu dagoen belar-landaredia heze mantentzea, hura erabiltzen den bitartean, su hartzeko arriskua murrizteko.

C) Zaintzaile eta sutondoan egotea piztuta dagoen denbora guztian, eta azkar itzaltzea arrisku-egoeraren bat gertatuz gero.

D) Orriak, papera, erregai fina, etab. ez erretzea, baldin eta ke-zutabeak eraman baditzake. Ikatza bakarrik erabili ahal izango da.

E) Errautsak beti hotzean biltzea. Inoiz ez bota bero ontzi sukoietan.

F) Erregai-kantitate handia ez pilatzea, beti progresiboki gehituz.

G) Ura nahikoa edo sua itzaltzeko modu eraginkorren bat izatea barbakoaren ondoan, piztuta dagoen bitartean.

H) Sua eta txingarrak guztiz itzalita daudela ziurtatu behar dute.

Nekazaritzako eta basogintzako lanak

Baina Nekazaritza Saila ez da barbakoetara mugatzen, nekazaritzako eta basogintzako lanetarako prebentzio neurri batzuk ere abiarazten ditu.

Sailak gomendatzen du sute arriskua ekar dezaketen jarduerak gauzatzen diren bitartean, hala nola nekazaritzako eta basogintzako lanak (makinak erabiltzea, zereal-uzta, mendietako sastrakak kentzea, nekazaritzako eta basogintzako hondakinak birrintzea, etab.), errepide sarea mantentzeko lanak eta makineria erabiltzea dakarten beste obra batzuk, arreta neurriak zorroztea, baita ingurumen baldintza txarrak daudenean horiek ezabatzea ere. Tenperaturak, haize zakarra eta hezetasun txikia adibidez.

Neurri hauek hartu behar dira:

- Makina bakoitzak hautsezko edo aparrezko su-itzalgailu bat izatea, gutxienez 6 kg-koa (gutxienez 15 l urekoa).

- BTelefono mugikorra edukitzea, estaldura txarreko lekuak kontuan hartuta, eta edozein gorabehera edo sute gertatuz gero, berehala 112 zenbakira deituko da.

- Makinak edo errodamenduak gehiegi berotzea saihestea, bai eta elektrizitate estatikoa lurrean deskargagailuekin pilatzea ere.

- Kontu handiz ibili makinen mantentze lanetan, berrikuspenetan eta aldizkako garbiketan, bereziki errodamenduak, uhalak eta poleak, ihes kolektorea eta lastoa egunero pilatzen den makinaren beste puntu batzuk.

Era berean, ihes hoditik gasen irteera berrikusiko da, matatxispak behar bezala funtziona dezan. Zereala biltzeko lanetan, aurrekoez gain, honako neurri hauek hartzea gomendatzen da:

- Uztari hasiera emateko, laborantza lursailaren pasabide bat egin behar da.

- Haizearen norabidearekiko perpendikularrean igarotzea, haizebetik hasita (haizea nora doan).

- Lur harritsuetan eta malda dutenetan, aurreratzeko abiadura murriztea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide