Foru Aldundiak Laudioko bulego berria egokitzeko proiektua onetsi du

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2020ko ira. 23a, 09:12

Alberto Acero plazan egongo da bulegoa. / Aiaraldea.eus

Ia 500.000 euroko aurrekontua izango du.

Foru Gobernuak bere jabetzako lokal bat egokitzeko proiektua onetsi du gaur, Laudion jendaurreko arretarako, erregistrorako eta Ogasunaren zerbitzurako bulego berri gisa gaitzeko. Proiektuak hainbat lanpostu eta bileretarako gune bat sortzea aurreikusten du, eta guztira 496.000 euroko inbertsioa izango du.

Arabako Foru Aldundiak lokal bat erosi zuen Laudion 2019an, Laudioko eta Aiarako Kuadrillako herritarrei arreta emateko bulego, erregistro eta Ogasuneko
zerbitzu gisa erabiltzeko. Lokala Alberto Acero plazan dago, eta 326 metro koadroko azalera eraikia du Helburua da Arabako Foru Aldundiak Laudion duen presentzia indartzea eta udalerri horretako herritarrei eta eraginpeko eremukoei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzea.

Foru Gobernuak lokal hori aurreikusitako erabileretara egokitzeko proiektua onetsi du gaur. Proiektuak hainbat esku-hartze jasotzen ditu, 496.000 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne), eta Alberto Acero plazan kokatzen du bulegoaren jarduera eta sarrera nagusia, espazio publiko hori biziberritzen laguntzeko. Proiektuaren beste premisa bat da lokalaren bi orientazioen arteko komunikazioa ziurtatzea eta sarbide bikoitza mantentzea: Alberto Acero plazatik eta Nerbioi kaletik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide