XIX. mendeko sei mapa dauzkaten Lantenoko eskoletako bi altzari zaharberritu dira

Ana del Val foru diputatuak gaur egin du bisita, Zaharberrikuntza Zerbitzuarekin batera.

Arabako eta Trebiñuko toki erakundeen ondasun historiko-artistikoak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzeko Ana del Val zuzendari duen Kultura eta Kirol Sailak urtero ateratzen duen dirulaguntza deialdiaren bidez, 1883an inprimatu ziren eta Lantenorenak diren sei mapa dituzten bi altzari berreskuratu ahal izan dira, besteak beste, 2020an.

Horregatik bisitatu du eskolan bertan Ana del Val foru diputatuak, Zaharberritze Zerbitzuarekin batera. Gentza Alamillo Aiarako alkatea buru duen Llantenoko eskolaren ardura duen herriko eta elkarteko ordezkaritza batek harrera egin die.

Altzariak eta mapak Lantenoko eskoletako altzarien parte ziren; han kontserbatu dira, eta Espainia osoan kontserbatuta dauden tipologia horretako multzo bakanetatik bat da. Eskola 1897an eraiki zuten, eta 1969an itxi. Gaur egun, herriko kultura elkarte gehienen egoitza da.

Armairuak berdinak dira, bata neskatoen gelan erabiltzen baitzen eta bestea mutikoen gelan. Bakoitzak 3 mapako biribilki jarraitu bat du. Bigarren mailako euskarritzat balio duen oihal batean itsatsita eta josita daude. Sarrailak dituzten bi atek babesten dituzte.

Baina gordetzeko ez ezik, mapak aurkezteko ere balio zuten. Sistema sinple batek hiru mapetako bat erakusteko aukera ematen zuen, aztertu beharreko gaia zein zen. Goiko aldean zurezko barra finko bat dauka eta mapak tenkatzen ditu, beste bi barraren gainean biribilkatuta edo zabalduta –behealdean daude– biradera batekin biraraztean.

Biribilki bakoitzak honako hauek ditu: Espainiako eta Portugalgo mapa bat, espainiar jabetza nagusiekin; Europako beste bat, eta uranografia eta mapamundi bat, eguzki sistemaren edo sistema planetarioaren irudiekin, ilargiaren faseekin, eklipseen teoriarekin, urtaroekin edo lurreko geruzaren zirriborro geologiko batekin.

Kontserbazio egoerari dagokionez, behin betiko galtzeko arrisku nabarmena zegoen. Mapek eta armairuek degradazio fisiko, kimiko eta biologiko aurreratuan zeuden, hainbat arrazoirengatik. Hain zeuden narriatuta, ezen ezin baitziren erabili.

Papera, oso ahula eta hauskorra, oihaletik askatuta, urratuta eta oso zatikatuta zegoen. Zati solte asko pilatuta zeuden altzarien hondoan. Oro har, zelulosaren oxidazioak eta hidrolisiak eragin ohi dituen degradazioak zeuzkan, eta hori nabarmen geratzen zen azidotasun handia zeukalako –ohikoa zen garai hartako paperetan, egurretik abiatuta fabrikatzen baitziren–.Bestalde, armairuek xilofagoen eraso handia jasan zuten, eta ateetako bat galdu zen.

Egoera horretan ezin zen jakin zenbateraino zegoen kontserbatuta eta zenbateraino galdu zen, harik eta kontserbatutako pieza guztiak birkokatu arte. Lan hori zen piezak falta zaizkion puzzle bat osatzearen antzekoa.

Baina esku hartzeak – ez da ohikoa – pazientzia behar izan du, eta, gainera, hura oso konplexua izan da. Prozesu batzuk, hala nola berniz oxidatua kentzea edo papera biribilkatzeko egokitzea, ez dira erraz konpondu. Horregatik, hasierako esku hartze proiektua tratamendua gauzatu ahala aldatu da, lortutako emaitzen arabera. Talde osoak hainbat analitika, proba eta bilera egin ditu, eta, haietan, fase bakoitzean jarraitu beharreko metodologiarik onena eztabaidatu eta erabaki da.

Zaharberritzen amaitu ondoren, Lantenoko eskoletara itzuli dira, eta han erakutsi eta kontserbatzen jarraituko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide