Hondakinen kudeaketari buruzko ‘Ikusten duzuna baino askoz gehiago’ sentsibilizazio kanpainak Laudion hasi du Arabako kuadrilletan zeharko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2021ko aza. 5a, 07:00

Adimen desgaitasuna duten bost pertsona arduratuko dira herritarrak kontzientziatzeaz hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko beharraz. Foru Aldundiaren asmoa da hondakinen gaikako bilketa handitzea (orain % 35 da) eta adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartea sentsibilizatzeko duten ahalmena erakustea. Ekimena Arabako Foru Aldundiak zuzentzen du, eta proiektu pilotu bat da, Egibideren eta Har Eman elkartearen lankidetzarekin. Bertan, adimen desgaitasuna duten pertsonek, ingurumen teknikariek eta ikasleek modu partekatuan eraiki dituzte kanpainaren mezuak eta estrategia.

Arabako  Foru  Aldundiak,  Egibiderekin  eta  Har  Eman  elkartearekin batera,  etxeko  hondakinen  kudeaketari  buruzko  ‘Ikusten  duzuna  baino  askoz  gehiago’  sentsibilizazio kanpaina hasi du gaur Laudion. Ekimena Ingurumen Sailak sustatu du, eta Gizarte Politiken Sailak eta Indesa 2010 sozietateak ere parte hartzen dute.

Ekimenaren helburua da egoera kezkagarria lehengoratzeko  beharrezkoa  den  ohitura  aldaketa  bultzatzea,  oraindik  ere  hondakinen  %  35  gaika jasotzen  baita  lurraldean.  Hori  lortzeko,  proiektu  pilotu  batean  lan  egin  da  azken  urte  honetan,  non protagonista nagusiak adimen desgaitasuna duten pertsonak baitira, sentiberatasun berezia izateaz gain benekotasuna dutelako oinarri kontzientziazio mezuak gainerako herritarrei transmititzeko.  

Hartara, pertsona horiek, hainbat  erakundetako ingurumen teknikariekin,  Egibideko ikasleekin eta  Har  Eman  taldeko  kideekin  batera,  eraiki  dituzte  modu  partekatuan  kanpaina  honen  estrategia  eta mezu nagusiak, "Ikusten duzuna baino askoz gehiago" lelopean, eta erakutsi nahi du hondakinak bizitza asko izan ditzakeen baliabide bat direla, ondo kudeatzen bada. 

Kanpaina Laudioko Herriko Plazan hasi da gaur, ostegunetako azokarekin batera, eta informazio stand bat izango du azaroan zehar Arabako zazpi kuadrilletan zehar, eta abenduaren 2an amaituko da Gasteizen. Adimen desgaitasuna duten bost pertsona, Egibideko ikasleek koordinatuta, arduratuko dira Arabako herritarrei beren hondakinek izan ditzaketen aukera askotarikoak erakusteaz, baldin eta behar bezala tratatzen badira, eta informazio liburuxka bat banatuko dute, lurralde bakoitzak hondakin horiek behar bezala tratatzeko dituen baliabideak eta instalazioak jasotzen dituena.  
 
“Oso  garrantzitsua  da  pertsona  guztiok  jakitea  zer  aukera  ditugun  gure  ingurunean  gure hondakinak  murrizteko,  berrerabiltzeko  eta  birziklatzeko;  izan  ere,  oraindik  bide  luzea  dugu  egiteko Araban,  Europak  eskatzen  duen  hondakin  birziklatuen  %  50eko  ratiora  iritsi  arte.  Bestalde,  gure hondakinak murrizten baditugu eta gure kudeaketa hobetzen badugu, negutegi efektuko gasen isuriak ere arintzen ari gara, eta, beraz, klima aldaketaren eraginak ere murriztu egiten ditugu” esan du Nati López de Munain Ingurumeneko foru zuzendariak. 
 
Datozen egunetan, Guardian, Rivabellosan, Agurainen, Murgian, Kanpezun eta Gasteizen egingo den  kanpaina  ibiltariak  bi  ekintza  nagusi  izango  ditu:  zona  bakoitzeko  herritarrak  sentsibilizatzeko balioko duen informazio standa, eta herritar guztiei irekitako birziklatze lantegia, non informatzaileek gure  hondakinak  berrerabiltzeko  aukera  handiak  erakutsiko  baitituzte.  “Erakutsi  nahi  dugu  gure etxeetan  zaborretara  botatzen  dugunaren  zati  handi  batek  bigarren  bizitza  bat  izan  dezakeela,  eta adimen desgaitasuna duten pertsonen laguntzarekin adibide zehatzak egingo ditugu; izan ere, pertsona horiek, aurten, irudimenerako gaitasuna erakutsi digute, bai eta hondakinak behar bezala kudeatzeko duten sen ona eta argitasuna ere”. 
 
Komunikazio kanpaina hori osatzeko, irrati iragarkiak emango dira, adimen desgaitasuna duten pertsonek grabatuak, eta haiek sentsibilizazio bideo baten protagonistak ere izango dira, zeina azaroaren amaieran estreinatuko baita, bat etorriz Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen ospakizunarekin (azaroaren  20-28).

Azkenik,  abenduaren  erdialdean  kanpaina  ixteko  ekintza  berezi  bat  egingo  da Gasteizen. 


Kanpaina ibiltaria 

“Ikusten duzuna baino askoz gehiago” kanpaina ibiltariak egutegi hau izango du: 
-Laudio: 
 -Informazio kanpaina: osteguna, azaroak 4 
 -Birziklatze lantegia: asteazkena, azaroak 24 
-Guardia: 
 -Informazio kanpaina: ostirala, azaroak 5 
 -Birziklatze lantegia: asteazkena, azaroak 10 
-Murgia: 
 -Informazio kanpaina: astelehena, azaroak 8 
 -Birziklatze lantegia: asteazkena, azaroak 17 
-Santikurutze Kanpezu: 
 -Informazio kanpaina: asteartea, azaroak 9 
 -Birziklatze lantegia: osteguna, azaroak 11 
-Rivabellosa: 
 -Informazio kanpaina: ostirala, azaroak 12 
 -Birziklatze lantegia: osteguna, azaroak 18 
-Agurain: 
 -Informazio kanpaina: asteartea, azaroak 16 
 -Birziklatze lantegia: ostirala, azaroak 19 
-Gasteiz: 
-Informazio kanpaina: azaroak 22 (Salburu eta Zabalganako gizarte etxeak), azaroak 23 (Judimendiko gizarte etxea) eta abenduak 2 (Abastos Merkatua). 
-Birziklatze  lantegia:  azaroak  25  (Zabalganako  gizarte  etxea),  azaroak  26  (Salburuko  gizarte etxea), azaroak 29 (Judimendiko gizarte etxea), azaroak 30 (El Pilar gizarte etxea).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide