Foru Aldundiak 42.700 euro bideratuko ditu Asasam erakundearekin hitzarmen bat egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2022ko abe. 14a, 08:30

Foru Gobernu Kontseiluak gaur goizean onetsi du Asasam buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartearekin lankidetza hitzarmen bat sinatzea. Elkarte horrek gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzea du helburu. Hitzarmen horren helburua erakundearen programa eta jarduerei eustea da. Ekintza horietarako Arabako Foru Aldundiak 42.700 euro jarriko.

Asasamek batik bat Nerbioi Garaiko Eskualdean garatzen ditu bere eginkizunak, eta eskualde horrek udalerri hauek hartzen ditu: Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara, Artziniega, Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga.

Atzo onetsitako hitzarmenaren barruan, honako programa hauek garatuko dira:

1. Gizarte ekintza: gaixotasun mentala duten pertsonei eta haien familiei harrera eta arreta soziala emateko programa, helburu hauek dituena: harrera egitea, informazioa eta orientazioa ematea, eta pertsona horien gizarte premiei aurrea hartzea eta haiei erantzutea. Gainera, gizartearen kontzientziazio soziala eta osasun mentalaren inguruko sentsibilizazioa sustatu nahi ditu.
2. Boluntariotza: gaixotasun mentala duen pertsonaren integrazio sozial, normalizazio eta autonomia handiagoa sustatzea eta babestea helburu duen programa. Programa horrek prestakuntza eskaintzen du eta elkartearen programetako boluntarioek egindako ekintzak antolatzen eta koordinatzen ditu.
3. Berdintasuna: Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako bi programa dira: BerdinLab proiektua eta gaixotasun mentala duten emakumeen aurkako genero indarkeria prebenitzeko proiektua.
4. Musika terapia.
5. Erakundearen kudeaketa orokorra: bazkideak dinamizatzea eta erakundearen programak eta zerbitzuak koordinatzea, Familia Eskola, harreman instituzionalak eta komunitatean sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko ekintzak, besteak beste.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide