Amurrio izango da Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, Amurrioko Udalak, Arabako Kirol Egokituaren Federazioak eta Zuzenak Fundazioak antolatu duten Kirol Inklusiboaren Jaiaren egoitza.
Igande honetan, martxoaren 12an, izango da, 10:00etatik 13:00etara, Bañuetako kiroldegian. Saskibaloia gurpil aulkian, saskibaloi inklusiboa, mahai tenisa, badmintona, slaloma, errealitate birtualeko betaurrekoak egongo dira.
Jardunaldi dibertigarria izango da, eta haur guztiek hainbat kiroletan modu inklusiboan jolastuz gozatu ahal izango dute. Desgaitasuna duten adingabeek ariketa fisikoa egin ahal izango dute lagunekin batera, eta aldeko giro positiboa sortu pertsona guztientzat.
Parte-hartzaile guztiek jasoko dute ongietorri oparitxo bat. Ez da beharrezkoa izena ematea.
Ana del Valen ustez, sailean etengabe ari gara gure ekintzak inplementatzen kirol inklusiboaren prestakuntza eta sentsibilizazioa lortzeko, kirol inklusiboaren berezko balioak eta, oro har, kirolaren balioak bultzatzeko, eta, batez ere, desgaitasun desberdinak dituzten pertsonen kolektiboak kirolean parte hartze handiagoa izateko. Gurea lurraldea solidarioa eta inklusiboa da, egunez egun hobetu nahi duen lurraldea, beti hobetu daitekeelako, eta horrelako ekimenek gizarte gisa hobetzen gaituzte. Horrela, bada, arabarrok kirola DNAn dugula esaten badugu, noski, desgaitasuna duten pertsonez ere ari gara, garapen aukerak baldintza berdinetan izan behar baitituzte”, adierazi du foru arduradunak.