Foru Aldundiak Maroñoko urtegiaren urbazterreko ingurunea lehengoratzeko obren kontratazioa onetsi du

Jarduera hori Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmenean aurreikusitako ekintzen barruan sartzen da, Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako «Ingurumena eta mugikortasun jasangarria» proiektuaren esparruan. Foru Aldundiak Maroñoko urtegiaren urbazterreko ingurunea lehengoratzeko obren kontratazioa onetsi du.

Foru Aldundiak Maroñoko urtegiaren urbazterreko ingurunea egokitzeko eta ingurumen aldetik lehengoratzeko proiektua eta obrak onetsi ditu.Esku hartze horretan, urtegiaren hegoaldeko adarreko urbazterren sektorean landareak birsortzeko eta lehengoratzeko lanak egitea aurreikusi da.

Eremu hori narriatuta dago gaur egun, inguruko baldintzetan eragina duten hondakinak, isurketa guneak eta higadura prozesuak daudelako.

Hauek dira egin nahi diren lanak, besteak beste: hondakinak eta isurketak kendu, saneatzeko tratamenduak egin eta urbazterreko landaredia hobetu, landare lurra eman substratu eskaseko eremuetan, ereiteak eta zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen landaketak egin iragazki berderako urbazterreko zerrendetan eta babes itxituretan.
    
Lan horiek egiteko aurrekontua 127.346,17 euro da, BEZa barne, eta, epea, hamar aste.

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako «Ingurumena eta mugikortasun jasangarria» proiektuaren esparruan 2022ko abenduan sinatutako lankidetza hitzarmenean aurreikusitako ekintzen barruan sartzen da jarduera hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide