Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hobetu egingo du, uztailean eta abuztuan, Gasteiz, Amurrio eta Laudio lotzen dituen Alavabusen 15 linearen zerbitzu eskaintza, sei bidaia gehigarrirekin, hiru norabide bakoitzeko, urte hasieratik izandako igoerari erantzuteko.
Errefortzu horri esker, ikasturteko zerbitzu kopuruari eutsiko zaio udan.
Alavabusen 15 linearen udako ordutegia uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egongo da indarrean, eta sei zerbitzu gehigarri izango ditu, hiru norabide bakoitzeko, ohiko udako ordutegiarekin lotuta:
- Beste bidaia bat Laudiotik 06:50ean, zeina Gasteizera 07:37an iritsiko baita, Arabako hiriburuan 08:00ak baino lehen egon behar duten pertsonen eskariaren zati bat xurgatzeko eta lanaldia Gasteizen goizeko lehen orduan hasten dutenek aukera gehiago izateko.
- Beste bidaia bat Amurriotik 08:40an, Gasteizera 10:00ak inguruan sartzeko puntako orduari aurre egiteko, bidaia bitan banatuta bi ibilbide bereizirekin Amurriorako eta Laudiorako. Ordu tarte horretan hainbeste handitu da eskaria ezen ezinbestekoa izan baita bidaia bitan banatzea. Izan ere, banaketa horri esker Laudioko bizilagunek zuzeneko zerbitzua izango dute, Amurriotik igaro beharrik gabe.
- Gasteiz (Unibertsitatea)-Murgia-Amurrio-Laudio ibilbidearen 14:45eko bidaiari eustea ikasturteaz kanpoko aldian, arratsaldeko lehen orduan Aiarara itzultzen diren pertsonen eskaria xurgatzeko.
- Gasteiztik itzultzeko ordutegia, lehenengo bi bidaldietan, 7,50ean eta 10,00etan izango da, hurrenez hurren; Aiaratik itzultzeko ordutegia, berriz, 13:30ean izango da hirugarren bidaian.
Zerbitzuen errefortzu horrek erantzuna ematen dio Gasteiz/Amurrio/Laudio 15 linean 2023ko urtarriletik maiatzera eskarian izandako % 34ko hazkundeari.
Bidaiariek bidaia berri horien ordutegiak eta uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean indarrean egongo den ordutegi osoa hemen kontsulta ditzakete: alavabus.eus