Foru Aldundiak Nerbioiko Parke Linealeko Refor-Saratxo tarteko obrak adjudikatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2023ko urr. 24a, 17:56
Nerbioiko Parke Lineala Luiaondon.

Jarduera hau iaz Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako «Ingurumena eta mugikortasun jasangarria» proiektu eragilearen esparruan sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da.

Gobernu Kontseiluak gaur goizean onetsi du Nerbioiko Parke Linealeko Refor eta Saratxoko industrialderako sarbidearen arteko tarteko obrak adjudikatzea, Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Sailak eskatuta.Esku hartzeak, zeina Campezo Obras y Servicios SA enpresak egingo baitu, azpiegitura berria egokitzea ekarriko du berekin, 1.035 metroko luzeran, kirol eta jolas gunetik industrialdera sartzeko bideraino.

Obraren aurrekontua 1.158.049,12 euro da (BEZa barne) eta sei hilabete izango dira hura gauzatzeko.

Zati hori estrategikotzat jotzen da parke lineal osoan, potentzial eta funtzionalitate handikoa baita eguneroko mugikortasunerako, batez ere lan arlokorako, kontuan hartuta Saratxoko industrialdea Aiara eskualdeko garrantzitsuenetako bat dela.

Nerbioiko Parke Linealeko Bide Berdea, antzinako vasco-navarro trenbidearekin batera, Lurraldeko Ibilbide Berdeen Sarea osatzen duten ibilbideen multzoan gehien erabiltzen diren bi ibilbideetako bat da.

Iaz, zehazki, 308.000 erabiltzailek baino gehiagok erabili zuten bide berde hori oinezkoen eta txirrindularien artean. Egun, 10,9 kilometro daude zerbitzu ematen, eta Laudioko herrigunean hasten da ibilbidea, Amurrioko Zabalibar auzoraino.

Jarduera hau iaz Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako «Ingurumena eta mugikortasun jasangarria» proiektu eragilearen esparruan sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Motorizatu gabeko mugikortasun jasangarria, oinezkoena eta bizikletena, eta udalerrien arteko eta lurralde historikoen arteko konektibitatea sustatzeko ekintzak ditugu, automobilaren ordezko mugikortasuna sustatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide