Foru Aldundiak higiezin baten erosketa lizitatu du, Laudion desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako etxebizitza eta eguneko zentro bana jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2023ko aza. 14a, 12:45

2 milioi euro erabiliko ditu lokalak erosteko. Baliabide berriak 16 plaza izango ditu lagundutako etxebizitzan, eta 15 plaza eguneko zentroan. 

Foru Gobernu Kontseiluak beste lizitazio bat onetsi du gaur goizean, aurreko lehiaketa adjudikatu gabe geratu ostean, Laudion higiezin bat edo batzuk eskuratzeko, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako egoitza bat eta eguneko zentro bat hartu ahal izateko bertan. Baliabide integral berriak gutxienez 16 plaza izango ditu lagundutako etxebizitzan, eta 15 plaza eguneko zentroan.

Ekipamendu berri horiek kolektibo horietako pertsona gehiagori eman ahal izango diete arreta; izan ere, eskualdean dauden etxebizitza lagunduak ahalik eta gehien okupatuta daude, eta Aiarako kuadrillako herrietan ez dago eguneko zentrorik.

Higiezina erosteko gehieneko prezioa 2.000.000 euro izango da, eta zatirik handiena Next Generation EU funtsek finantzatuko dute, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, bai eta Aiaralderako Berehalako Jarduera Planak ere.

Horrela, higiezin bat erosi nahi da, proiektuaren beharretara egokitua eta bi baliabideak batera hartzeko modukoa. Beste irizpide bat da Laudioko erdigunean kokatuta egotea, aukera eman dezan, alde batetik, adimen desgaitasuna duten erabiltzaileak komunitatean integratzeko, eta, bestetik, azpiegiturez baliatzeko eta zonako zerbitzuetan jarduerak egiteko.

Eguneko zentroaren eremuak 300 metro koadroko azalera izan beharko du gutxienez, eta gimnasioa eta errehabilitazio gela, estimulazio multisentsorialeko gela, egongela, sukaldea eta jangela izango ditu. Bestalde, lagundutako etxebizitzak 400 metro koadro erabilgarriko azalera izango du gutxienez, eta banakako 8 gela eta 4 gela bikoitz, jan-egongela eta sukaldea izan beharko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide