Artziniegako VIII. kontzertu zikloa maiatzaren 31n hasiko da

Duela bi urteko edizioaren kontzertuetako bat./ M. K.

Mendieta Kulturak antolatu du, eta uztailaren 12ra arteko sei proposamen programatu ditu. Sarreren prezioa 7 euro izango da eta abonuarena, berriz, 35 euro. Arabako Foru Aldundiaren,  Vital Fundazioaren eta Artziniegako Udalaren laguntza du.

Mendieta Kultura elkarteak Artziniegako VIII. kontzertu zikloa antolatu du, eta sei proposamen eskainiko ditu maiatzaren 31tik uztailaren 12ra  bitarterako. Sarreren prezioa 7 euro izango da eta abonuarena, berriz, 35 euro. 

Inma Sanchez Kulturako foru zuzendariak eta Yolanda Quincoces programa egileak aurkeztu dute gaur.

Mendieta Kultura elkarteak Artziniegan du egoitza, eta 2014an sortu zen, Mendieta auzoko Santo Tomas eliza birgaitzeko eta bertan musikarako kultura zentro bat instalatzeko. Ondoren, udalerrian kalitatezko musika sustatzea proposatu zuen, eta musika klasikoaren, zaharraren eta tradizionalaren kontzertu zikloa antolatzen du aldiro-aldiro 2017az geroztik.

Kontzertuak honako hauek izango dira:

  • Maiatzak 31: Sergio Gomez, kantu erromantikoak. 20:00etan. Arteko santutegia.

  • Ekainak 2: Trihotz, haizea denborara. 13:00etan. Arteko santutegia

  • Ekainak 14: Oñatiko Ganbara Abesbatza, memoranduma. 20:00etan, komentuko patioan.

  • Ekainak 22: Entrebescant, atzerriaren abestia. 20:00, komentuko patioan.

  • Ekainak 28: All'antica, grand tour. 20:00etan, Arteko santutegian.

  • Uztailak 12: Cuarteto Iberia, heriotza eta dontzeila. 20:00etan. Arteko santutegian.

Sarrerak hemen eskuratu ahal izango dira: www.mendietakultura.com; berritasun gisa, kontzertu guztietarako 35 euroko abonu orokorra eskuratu ahal izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide