Suhiltzaileak lanean ari dira Laudion behin-behinean kokatu zituztenetik

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2024ko eka. 15a, 10:00

Erakunde autonomoak Artzako industrialdean zerbitzua martxan jartzeko lekualdaketa amaitu du, herritarrei arreta emateari utzi gabe. Profesionalak 2026ra arte egongo dira kokaleku berrian, eta, beraz, zuzendaritzak apustu garrantzitsua egin du instalazioak behar guztietara egokitzeko.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Arabako Foru Aldundiaren Erakunde Autonomoak Laudioko parkera bideratutako profesionalek Artzako industrialdetik aldi baterako zerbitzua eman dezaten beharrezkoa den lekualdaketa osatu du. Lehen urratsa da Aiarako KPEE osorik eraberritzeko, eta obretan egongo da 2026ra arte.

Gaur goizean, Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako diputatua, erakunde autonomoko presidentea ere badena, instalazio berrietan izan da, kamioien aparkaleku zaharra egokitzeko egin den inbertsioa bertatik bertara ikusteko.

"Lekualdaketa hori guztiz beharrezkoa zen erreforma bat egiteko, eta ezin zen gehiago atzeratu", azaldu du Berriozabalek, "uste dut profesionalei baldintza onenetan lan egiteko aukera emango dien lantoki handi bat bihurtzeko hartu diren neurriak egokiak izan direla. Ziur nago behin-behineko parke honek egungo parkeak baino prestazio hobeak eskaintzen dituela eta herritarrei zerbitzu handia eskaintzeko aukera emango digula ".

Behin-behineko instalazioek 500 m2 inguruko espazioa dute, hainbat modulu aurrefabrikatuz osatua, eta bertan ezinbesteko eremu guztiak daude, hala nola sukaldea/jangela, gelak, prestakuntza-gela, aldagelak edo gimnasioa. Osakidetzako langileentzako espazioa ere barne hartzen du.

Kanpoaldean, beste 500 m2 ibilgailuentzat dira. Aparkaleku zabala dute karpa batez estalita, eta maniobrak egiteko gune zabala.

Behin-behineko kokapenari esker, era berean, suteak itzaltzeko eta salbamendurako ibilgailuak arin atera daitezke, eta zerbitzu azkarragoa eta eraginkorragoa eskaini.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide