Foru Aldundiak gogorarazten du indarrean dagoela sua erabiltzeko debekua lurraldean

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2024ko uzt. 11a, 13:00

Foru aginduak salbuespen gisa baimentzen du erretegiak erabiltzea Amurrioko San Roke, Laudioko Santa Ana, Artziniegako La Encina, Bastidako San Ginés, Izarrako Ostuño eta Santikurutze Kanpezuko Fresnedo parkeetan.

Foru Aldundiak indarrean mantentzen du iaz onetsitako foru agindua, lurraldean sua erabiltzea debekatzen duena, sute bat gertatzeko arriskua saihesteko. 

Foru aginduak landa ingurune osoan sua erabiltzeko debekua zehazten du, edozein motatako landa lurzorua barne, mendi publiko edo partikularretan, parke naturaletan, parke probintzialetan eta aisiako tokiko parkeetan, eta lurraldetik igarotzen diren errepideetako atseden guneetan.

Era berean, debeku horrek barnean hartzen du erretokiak, barbakoak edo sua egiteko edozein instalazio eramangarri edo finko erabiltzea. 

Salbuespenez, baimentzen da erretegiak erabiltzea Amurrioko San Roke, Laudioko Santa Ana, Artziniegako La Encina, Bastidako San Ginés, Izarrako Ostuño eta Santikurutze Kanpezuko Fresnedo parkeetan. 

Era berean, salbuespenaren barruan sartzen dira, betiere Mendi Zerbitzuaren berariazko baimena badute, obra finkoan egindako eraikuntzari esker kontserbazio egoera onean dauden barbakoak edo erretegiak, edo osorik estalita daudenak eta txinpartak itzaltzeko sistemadun tximinia dutenak.

Dokumentuak, gainera, zehazten du, Euskalmet - Euskal Meteorologia Zerbitzuaren informazioaren arabera, lurralde eremu jakin batean sute arrisku oso handia edo muturrekoa aurreikus daitekeenean, honako debeku hauek aplikatuko direla:

  • Sua piztea espazio ireki guztietan; aldi baterako etetea sastrakak, larre iraunkorrak, inausketa hondarrak eta baso hondarrak erretzeko emandako baimen guztiak, arriskuak dirauen bitartean.
  • Sua piztea errepide sareko atseden lekuetan, jolas guneetan edo kanpatze guneetan. 
  • Makinak eta ekipoak erabiltzea 400 metroko zerrendan dauden mendietan eta landa eremuetan, horien funtzionamenduak deflagrazioa, txinpartak edo deskarga elektrikoak eragiten baditu. 
  • Material piroteknikoa sartzea eta erabiltzea; errekuntza gai diren objektuak edo sutea sor dezakeen edozein material botatzea edo botata uztea.

Uda garaian meteorologia ezaugarriak dira giro tenperaturen igoera, euriak eta eguratseko hezetasun ehunekoak gutxitzen direlako. Faktore horien guztien ondorio zuzena dira landareek hezetasuna galtzen dutela eta landa ingurunean sutea izateko arrisku indizeek gora egiten dutela. 

Izan ere, udako hiletan gizakiaren jarduera areagotu egiten da landa ingurunean, eta horrek eta kontrako egoerek berekin ekar dezakete larrialdiak areagotzea, hala nola suteak baso eta nekazaritza lurretan.

Horregatik guztiagatik, suteak sor ditzaketen jarduera guztiekin lotutako prebentzio neurriak ezartzea gomendatzen da sasoi honetan. Alde horretatik, arreta berezia jarri behar da zerealen uztan eta nekazaritzako hondakinen birrinketan, nekazaritzako eta basogintzako lanetan, garraio bideko mantentze lanetan edo aisialdiko jardueretan, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide