
Nerbioiko parke linealeko bide berdeak 15 km baino gehiago ditu jada, eta Laudioko eta Amurrioko hiriguneak lotzen ditu. Proiektu honen bidez, oinezkoentzako eta bizikletentzako azpiegitura bat sortu nahi da, Refor-Saratxo tarte eraiki berriari lehentasuna emanez, errepidearen ondoko bidearekiko loturaraino. Idatzitako proiektuak 240 metro egokitzea dakar.
Esku hartze hau iaz Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako "Ingurumena eta mugikortasun jasangarria" proiektu eragilearen esparruan sinatutako lankidetza hitzarmenean dago jasota. Motorizatu gabeko mugikortasun jasangarria, oinezkoena eta bizikletena, eta udalerrien arteko eta lurralde historikoen arteko konektibitatea sustatzeko ekintzak jasotzen dira proiektu horretan, automobilaren ordez bestelako mugikortasun moduak sustatzeko.