Foru Aldundiak Nerbioiko parke linealeko Urduña-Delika tartea egitea adjudikatu du

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2024ko aza. 12a, 15:30

Gobernu Kontseiluak, Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailak eskatuta, oniritzia eman dio Campezo Obras y Servicios SA enpresari adjudikatzeari Nerbioiko parke linealeko Urduña-Delika tarteko obrak. Lan horien aurrekontua 910.931,69 euro da (BEZa barne) eta hiru hilabeteko epean gauzatuko direla aurreikusi da.

Proiektu honen bidez oinezkoentzako eta bizikletentzako azpiegitura bat egin nahi da, Urduña eta Delika lotzen dituena. Proiektuaren bidez, azpiegitura 1.800 metro linealetan egokituko da, Delikatik Urduñako mugaraino, eta ibilbidean Nerbioi ibaia gurutzatzeko pasabide bat eraikiko da.

Zati berria topografikoki ona den azaleraren gainean igarotzen da gehienbat, jarduketa eremuaren orografia nahiko laua eta ibaiaren ibilgua zuzena baita, duela hamarkada batzuk egindako ubideratzearen ondorioz.

Esku hartze hau iaz Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako "Ingurumena eta mugikortasun jasangarria" proiektu eragilearen esparruan sinatutako lankidetza hitzarmenean dago jasota. 

Motorizatu gabeko mugikortasun jasangarria, oinezkoena eta bizikletena, eta udalerrien arteko eta lurralde historikoen arteko konektibitatea sustatzeko ekintzak jasotzen dira proiektu horretan, automobilaren ordez bestelako mugikortasun moduak sustatzeko.

Lurraldeko Ibilbide Berdeen Sarea osatzen duten ibilbideen multzoan gehien erabiltzen diren bi ibilbideak dira Nerbioiko parke linealeko bide berdea eta antzinako vasco-navarro trenbidekoa.

Nerbioiko parke linealak 10 km baino gehiago ditu zerbitzuan, eta Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu. Oinezkoak zein txirrindulariak kontuan hartuta, iaz, 108.000 erabiltzailek baino gehiagok erabili zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide