Azken plaza libreak Gasteizko eta Laudioko enplegu anezketan

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2025ko urt. 11a, 10:00

Programaren batez besteko laneratze tasa % 60koa da.

Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 10a.- Enplegagarritasunaren lurralde hub-ean sartuta dauden Arabako hiru enplegu anezkak azaroaren amaieratik ari dira lanean, baina oraindik plaza libreak daude. Lan bilaketa aktiboko programa honetan parte hartu nahi duten langabeek izena eman dezakete Gasteizko (2) eta Laudioko (1) taldeetan, hemen.

Programa honetan 400 arabarrek baino gehiagok parte hartu dute 2016tik, eta haietatik % 60 inguruk besteren konturako lanpostu bat aurkitu dute, euren negozioa martxan jarri dute edo profesionaltasun ziurtagiriak lortu dituzte lan praktiken bidez. Hortaz, Arabako Foru Aldundiak, Santa María la Real Fundazioak eta Iberdrola España Fundazioak bultzatutako proiektu honek laneratze tasa handia eskaintzen du.  

Arabako enplegu anezkak teknikari espezializatuek zuzentzen dituzte, eta langabezian dauden arabarrei orientazio pertsonalizatua ematen diete. Partekatutako helburua da parte hartzen duten emakumeak eta gizonak pertsonalki eta profesionalki aktibatzea, haien enplegagarritasuna hobetuz zeharkako konpetentzien, enpresek eskatutako trebetasunen, digitalizazioaren eta konpetentzia berdeen bidez.

Era berean, parte hartzaileek lan bitartekaritzari buruzko laguntza jasoko dute, bai eta ezagutza praktikoak ere, langabezia edo lan ziurgabetasun egoeretan osasun mentala eta estresa behar bezala kudeatzeko. Halaber, taldean arituko dira enplegagarritasun mapak egiteko, enpresekin harremanetan jartzeko, lan elkarrizketak arrakastaz burutzeko, egungo tresna digitalak erabiltzeko eta helburu profesionalera bideratzeko.

Hiru enplegu anezken azken plazak langabezian dauden 18 urtetik gorako arabarrei irekita daude, edozein dela ere haien lanbide sektorea edo hezkuntza maila. Interesdunek https://hubsempleabilidad.com/inscribete/ web atarian linean eman dezakete izena eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez. Era berean, zuzenean jar daitezke harremanetan talde teknikoarekin informazioa kontsultatzeko; hara: Damaris Alonso; email-a: dalonso@santamarialareal.org, eta telefonoa: 621152988.

Programa hau Arabako Foru Aldundiak, Santa María la Real Fundazioak eta Iberdrola España Fundazioak bultzatzen dute. Gainera, Europako Gizarte Funtsa Plus izenekoaren (EGIF+) baterako finantzaketa du, Gizarteratzeko, Haur Bermerako eta Pobreziaren aurka Borrokatzeko Estatuko Programaren (CCI 2021ES05SFPR003) kargura, bai eta Gasteizko Udalaren eta Laudioko Udalaren lankidetza ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide