Foru Aldundiak milioi bat euro inguru inbertituko ditu Delikako ur hornidura hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia

Gobernu Kontseiluak Amurrioko Arrastaria haranean dagoen Delikako herrigunearen hornidura hobetzeko obren kontratazioa onetsi du. Izan ere, Urduñako sarera lotu eta egungo biltegi arautzailearen ordez beste bat jarri nahi da. Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria herriguneak iturburuetatik hornitzen dira. Iturburu horien emariak nabarmen murrizten dira agorraldian.

Urduñako hornidura hobetzearren, Bizkaiko Foru Aldundiak urmael bat eta Edateko Uren Araztegi bat (EUA) eraiki zituen, eta eraztegi horretatik Arabako gune horietako hornidura sistemak indartzea aurreikusita zegoen.

Gaur egun, Tertanga eta Artomaña Bizkaiko EUAren biltegira konektatuta daude, eta, Delika hornitzeko, Arabako Foru Aldundiak Artomañako konexio lanen barruan 2017an eraiki zuen ponpatze estazio bera erabiltzea aurreikusten da. Hori dela eta, orain proiektatutako lanak Artomañako egungo bulkatze zatia Delikako Odiako depositu berriraino luzatzean dautza. Hori ere proiektu honekin egingo da.

Biltegi berri bat eraikitzeko lanak justifikatuta daude, batetik, egungo biltegiaren antzinatasunagatik, bestetik, egungo beharrizanetarako hornidura erregulatzeko ahalmen ezagatik eta, azkenik, suteen aurkako erreserbarako bolumen ezagatik.

Eroanbide berriaren ibilbidean zehar, Amurrioko lurrak ukituko dira, eta eroanbideak Delikako Odia auzoan Artomaña lotzen duen bidearekiko nahiko paraleloan joango den trazadura izango du. Tarte osoa 2.218 metrokoa izango da.

Hodiak balbulak dituzten kutxatilak izango ditu hustubiderako, airearen irteerarako eta hodi berriaren ebaketarako, eta horrek guztiak azpiegitura berriaren funtzionamendu egokia erraztuko du.

Ibilbidean, hiru ur ibilgu gurutzatuko dira zanga baten bidez: Artomaña ibaia, Argiste erreka eta izenik gabeko erreka bat. Horietan, eroanbide berria babes zorro baten barrutik egingo da.

Bulkatze zati berria Odiako biltegi berrian (336 m3) amaituko da, eta 1959an eraiki zenaren ordez eraikiko da. Azpiegitura horren kokapena aldatu egin da lehendik dagoenarekiko, eta, beraz, Iturrita eta Peterraren hartuneetatik datozen bi eroanbideen trazadura ere aldatu beharra dago.

Biltegiaren kokapen berri horrek Zamarroko biltegia biltegi buru gisa erabiltzea erraztuko du, eta banaketa hodi berri bat eduki beharko da Delikari zerbitzua ematen dion egungo sarearekin konektatu arte.

Esku-hartze horretarako gordetako aurrekontua, Artomañako konexiorako jada inbertitutako 410.742,19 euroei gehitzen zaiena, 993.929,21 eurokoa da, BEZa barne, bi urtetan banatuta, 2025ean eta 2026an, eta 7 hilabeteko gauzatzeko epearekin.

Ondorengo faseetan, Urduñako EUAren hornidura sistema horrekin Aloria lotzeko proiektua ere egingo da, eta, horrela, Arrastariako haranaren hornidura bermea hobetuko da.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide