Foru Aldundiak Unginoko hezeguneen sistema berreskuratuko du, anfibioen babesleku klimatiko gisa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia

Foru erakundeak 74.940 euro zuzenduko ditu ura atxikitzeko ahalmena hobetu eta handitzeko, Gorobel mendilerroan sistema erdiiraunkor bihurtze aldera.

Arabako Foru Aldundiak aurrera jarraitzen du lurraldeko flora eta fauna autoktonoa babestea ahalbidetuko duten ekosistemak berreskuratzeko bidean. Laster jardungo den eremuetako bat Gorobel mendilerroko HBBEan dago. Eremu horretan, Unginoko hezegune txikien sistemaren leheneratze ekologikoa egitea aurreikusi da, anfibioen babesleku klimatiko izateko.

Duten kokapenagatik eta azaleragatik, Unginoko hezegune txikiak Gorobel mendilerroko sistema heze garrantzitsuenetako bat dira, balio ekologiko handiko inguru natural batean kokatuak. 

Kontuan hartuta klimaren bereizmen handiko agertokiak direla-eta egin diren aurreikuspenak, eremu horrek klima arrisku handia erakusten du. Iragarpen horren aurrean, hobekuntza ekintzak egin behar dira, eremu horretan ohikoak diren anfibio espezieek iraun dezaten, hala nola salamandrek, gailurretako uhandreek, uhandre palmeatuek, txantxikuek eta baso igel gorriek. Gainera, horrek aukera emango du udan abereentzako baliabide hidrikoa izateko, kontserbazioarekin bateragarri eginez.

Aintzira sisteman jarduketak egiteko epea bi hilabekoa da, irailaren 1etik aurrera, eta Aranzadi Zientzia Elkartea da adjudikazioduna, 74.940 euroko aurrekontuarekin. Esku hartze horren bidez, ura atxikitzeko ahalmena handitu nahi da, anfibioen espezieentzat sistema erdiiraunkor eta egoki bihurtzeko. Horretarako, edukiontzia garbituko da, sedimentuak kenduko dira, euste hormatxoa edo presa txikia birmoldatuko da eta maila sarezeko perimetro itxitura jarriko da ganadua sar ez dadin, baina uraska baimenduko da. 

Era berean, barnealdeko aintziran aurreikusitako ekintzen artean ezpondaren jatorrizko berreskuratzea, putzuaren edukiontzi osoa iragazgaiztea eta aintzira multzoari ura arintzeko sistema bat ematea aurreikusten da, higadurak eraginik izan ez dezan berreskuratutako lur ezpondetan.  Jarduketa guztiek bazterrak eta ertzak egokitzea aurreikusten dute, ur masetan egon daitezkeen anfibioak edo beste fauna ale batzuk irten ahal izateko. 

Hezeguneek iragazki natural gisa funtzionatzen dute, eta dibertsitate biologikoko ekoizpen inguruneak dira, eta flora zein fauna haien mende daude bizirauteko. Era berean, klima erregulatzeko funtzioa betetzen dute, karbono kantitate handia gordetzen baitute. Funtsezkoak dira ekosistema askotan orekari eusteko, eta «gure lurraldean babestu eta kontserbatu beharrekoak dira, natura aberastasun aparta baitago», azpimarratu du Saray Zárate Ekonomiaren Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak.

Finantzaketa autonomia erkidegoei PIMA Aterpe Klimatikoen Planean (Ingurumena Sustatzeko Plana) sartutako jarduketak gauzatzeko egin zaien transferentziatik dator, isurketa eskubideen enkanteetatik datozen diru sarrerekin egina.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide