Alavabus eta eskualdeko garraioa doakoak izango dira 15 urtetik beherakoentzat uztailaren 1etik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia

BAT txartel pertsonalizatuaren bidez.

Alavabuseko eta eskualdeko garraioko lineek doako txartela eskainiko diete 15 urtetik beherako erabiltzaile guztiei uztailaren 1etik aurrera, BAT txartel pertsonalizatuaren bidez, ohiko joan-etorrietarako garraio publikoa erabiltzeko ohitura sustatzeko Arabako belaunaldi berrien artean.

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du 15 urtetik beherakoek doan izan dezatela foru garraioa, Espainiako Gobernuak garraio publikoaren erabilera sustatu nahian 1/2025 Errege Lege Dekretuaren bidez onetsi diren azken neurriak aplikatuz. Ekimen horrek Garraioko eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioaren finantza laguntza du.

Foru garraioaren doakotasunaz baliatu nahi duten 15 urtetik beherakoek txartela balidatu besterik ez dute egin behar BAT txartel pertsonalizatuarekin Alavabusera edo eskualdeko garraioko ibilgailura sartzean.

BAT pertsonalizaturik ez dutenek Euskotrenek Gasteizko Antso Jakitunaren kalean duen bulegoan lor dezakete.

Foru Gobernu Kontseiluaren erabakiak, halaber, biztanleria orokorrarentzat uztailaren 1etik aurrera indarrean egongo den deskontuen eskema ezartzen du. Eskema horren erdigunea BAT pertsonalizatuaren deskontu sistema progresiboa izango da, zeina hilero 8.000 arabar inguruk erabiltzen baitute. Sistema horrek goranzko deskontua egiteko aukera emango du, zenbat bidaia egiten diren:

  • Txartel arruntaren prezioaren gaineko % 55eko deskontua hilean 1-20 bidaia egiten dituzten pertsonentzat.
  • Txartel arruntaren prezioaren gaineko % 61eko deskontua hilean 21-50 bidaia egiten dituzten pertsonentzat.
  • Eta txartel arruntaren prezioaren gaineko % 67ko deskontua hilean 50 bidaia egiten dituzten pertsonentzat.

Era berean, BAT txartel anonimoa erabiltzen duten pertsonek % 40ko deskontu orokorra izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide