Arabako Foru Aldundiak Artziniegako Etnografia Museoaren hitzarmena 2029ra arte luzatzea onetsi du, guztira 240.000 euroko ekarpenarekin

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2025eko abenduaren 16a

Museoan antolatutako ekintzetako bat.

Foru Gobernu Kontseiluak onespena eman du Kultura eta Kirol Sailak proposatuta, 240.000,00 euroko konpromiso kreditua sortzeko espedienteari, “Artziniegako Udala: museo etnografikoa” izeneko partida funtsez hornitzeko 2026, 2027, 2028 eta 2029 urtekoetan.

Onespen hori Artziniegako Museo Etnografikoa kudeatzeko eta finantzatzeko Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren, Artziniegako Udalaren eta Artea Elkarte Etnografikoaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren luzapenean sartzen da. Hitzarmen hori otsailaren 8ko 63/2022 Erabakiaren bidez onetsi zen. Hitzarmen horrek barne hartzen du Artziniegako Udalari dirulaguntza zuzen bat ematea, museoaren kudeaketa gastuak ordaintzeko.

Hitzarmenaren seigarren klausulak ezartzen duenez, dirulaguntza hori urte anitzekoa da, eta indarrean dagoen urteetan eutsi beharko zaio. Hala, 2023tik 2025era bitarteko urteei dagokien gastua Foru Gobernu Kontseiluaren urriaren 25eko 652/2022 Erabakiaren bidez onetsi zen.

Hasierako hitzarmena lau urterako sinatu zen, 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra, eta beste lau urtez luzatzeko aukera jasotzen du. Kontuan hartuta helburuak bat datozela eta lankidetza horrek Arabako Foru Aldundiaren museo politikarako duen interesa, alderdiek adierazi dute hitzarmena 2029ra arte luzatzeko asmoa dutela.

Luzapena indarrean dagoen hitzarmena amaitu baino lehen formalizatuko da, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta 5.000 euroko igoera izango du urteko ekarpenean.

Arabako Foru Aldundiaren 2026rako aurrekontu proiektuak "Artziniegako Udala: Etnografia Museoa" partida jasotzen du, urtean 60.000 euroko konpromiso kredituarekin 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan, hau da, 240.000 euroko ekarpena, guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide