Kexaako monumentu multzoak bisita gidatuak eskainiko ditu apirilean eta maiatzean

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2026ko martxoaren 9a

Bisitak, doakoak eta aldez aurretik erreserbatuak, 12:00etan egingo dira eta 30 plaza izango dituzte eguneko.

Kexaako monumentu multzoak berriz ere ateak irekiko dizkie herritarrei udaberri honetan, bisita gidatuen programa baten bidez, Arabako Lurralde Historikoko ondare gune garrantzitsuenetako bat ezagutzeko.

Guztira 16 bisita jardunaldi programatu dira apirila eta maiatza bitartean, eta guztira 480 plaza daude erabilgarri. Bisitak ordubete inguru iraungo dute, eta egunean 15 pertsonako bi taldetan antolatuko dira.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak nabarmendu duenez, bisita horiei esker, "Arabako ondarearen monumentu multzo garrantzitsuenetako bat herritarrengana hurbiltzen jarraitu daiteke, zeina baita Foru Aldundiak hura zaintzeko, ikertzeko eta haren ezagutza errazteko hartu zuen gune bat".

Ibilbidean, parte hartzaileek multzoko hainbat gune ezagutu ahal izango dituzte, hala nola multzorako sarbidea eta erdiko patioa, Adatseko Andra Mariaren hilobi kapera eta monasterio dominiko zaharrari lotutako hainbat gune, eta aiaratarren leinuaren eta monumentu gunearen beraren historian sakondu ahal izango dute.

Bisitak 12:00etan egingo dira beti, egun hauetan:
Apirila: 2, 3, 4, 5, 6, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26. Maiatza: 1, 2, 3, 9 eta 10

•    Iraupena: ordubete inguru
•    Plazak: 30 pertsona eguneko (15eko bi talde)
•    Hizkuntza: gaztelania edo euskara
•    Prezioa: doakoa, aldez aurreko erreserbarekin

Izen emateak

Parte hartzeko, aldez aurretik erreserba egin behar da online. Bisitak ez dira irisgarriak mugikortasun urriko pertsonentzat, multzoaren ezaugarri arkitektonikoak direla eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide