Mendieta Kultura elkarteak antolaturiko Artziniegako 10. Kontzertu Zikloa ekainaren 13an, larunbata, hasiko da eta bost kontzertu eskainiko ditu guztira, uztailaren 10era arte Arteko Santutegian eta Ama Agustindarren Komentuan.
Artziniegako Kontzertu Zikloa 2017an sortu zen, tokiko publikoari musika-programazio bikaina hurbiltzeko asmoz, bai eta kulturan, musikan eta ondarean interesa duten lurralde osoko pertsonak erakartzeko asmoz ere. Aldi berean, elkarteak aniztasunean, berrikuntzan eta inklusibitaten oinarritutako lan- irizpideei jarraitu die, tradizioz musika klasikotzat ezagutzen dugunaren sektorearen egungo erronkei pentsamolde irekiarekin aurre eginez.
Mendieta Kultura hainbat garai eta tradiziotako musikak biltzen dituen errepertorioa eskaintzen ahalegintzen da, betiere ikuspegi zabal eta aurreiritzirik gabeko batetik. Nabarmentzekoa da artista ospetsuen presentzia, hastapen profesionaletan dauden talentu gazteen inkorporazioarekin, horrela lan-aukerak sortuz azken horientzat. Gainera, antolakuntzatik, emakume konpositoreen ondarea ikusaraztea eta berreskuratzea sustatu nahi da, emakumez soilik osatua dagoen Mendieta Kultura Elkartearen identitatearen zati integrala den genero-ikuspegiz.
Arteko Santutegiak, XVI. mende hasierako erretaula hispanoflamenko ikusgarriarekin, eta Ama Agustindarren Komentuko patioak, normalean jendearentzat itxita egon ohi den espazio intimoak, erakargarritasun berezia ematen diete hamargarren edizio honetako bost kontzertuei.
Kontzertu guztiak arratsaldeko 8etan izango dira. Kontzertuei buruzko informazio guztia www.mendietakultura.com webgunean kontsulta daiteke. Sarrerak eta abonamenduak ere salgai daude.
Sarrerek 9 €-ko prezio bakarra izango dute eta webgunearen bidez erosi ahal izango dira, baita kontzertuaren egunean bertan ere, modu presentzialean. Gainera, kontzertu guztietarako abonu orokor bat erosi ahal izango da, 36 eurotan. Ekimena modu jarraituan lagundu nahi duten pertsonek ere bazkide egiteko aukera dute, urtean 36 €-ko prezio berean. Prezio horretan sartzen da kontzertu guztietarako sarrera lehenengo lerroetako lehentasunezko eserlekuan.
Artziniegako 10. Kontzertu Zikloa Artziniegako Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesari esker egin daiteke, Clariant eta Lucart-en laguntzarekin.
Kontzertuak honako hauek izango dira:
Ekainaren 14a: Hugo Bolivar (kontratenorra), Belisana Ruiz (hari pultsatua) eta Marc de la Linde (zango-biola) - Ad Lucem
Ekainaren 20a: Isabel Villanueva (biola) - Ritual
Ekainaren 27a: Cantoria – El Jubilate
Uztailaren 4a: Dúo Asaba - Oinatzak
Uztailaren 10a: Moser String Quartet