Alavabusen herri arteko lineek % 30eko gutxieneko zerbitzuak izango dituzte bihar, asteazkena, azaroaren 11rako deitutako greba egunean. Azaroaren 6ko Eusko Jaurlaritzaren aginduaren arabera finkatu dira gutxieneko zerbitzu horiek, eta bereziki lantoki eta ikastetxeetarako sarrera eta irteera orduetan zerbitzua ematen duten bidaiak bermatzea dute helburu.
Horrez gain, jakinarazten da greba deialdia dela-eta ezin direla bermatu web orriaren bidez egindako erreserbak eta aurretiazko salmentak, salbu gutxieneko zerbitzuetan. Horregatik, biharko erosketak edo aurretiazko erreserbak egin dituzten erabiltzaileei gomendatzen zaie zerbitzua emango duen enpresa emakidadunarekin baieztatzea erreserbatutako edo ordaindutako zerbitzua emango den ala ez.
Bidaiariek informazio eguneratua lor dezakete Alavabusen Arreta Zerbitzuan 945 18 20 60 telefonoan eta konpainia emakidadunen bezeroarentzako arretan:
• 1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 13. lineak. Autobuses Hermanos Arriaga : 945 28 50 00
• 14., 15., 16., 18. eta 19. lineak. Autobuses La Unión: 945 26 46 26
• 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. lineak. Arabako linea erregularrak: 945 28 50 00 eta 941 50 02 00
• 17. eta 20. lineak. Autobuses Cuadra: 945 890 804
Gutxieneko zerbitzuak hemen.