Foru Aldundiak 1996az geroztik laguntzen du Laudioko Udalaren eguneko zentro horren funtzionamenduan; 12 plaza ditu, eta 6 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeak artatzen ditu, haien familia-egoerak hala gomendatzen baitu, babesgabetasun-arrisku arineko edo ertaineko egoeran dagoelako.
Zerbitzu horretan, beren bizikidetza-ingurune naturalean bizi diren adingabeekin lan egiten da, ezagutzak eta baliabide pertsonalak eskuratzen eta gaitasunak garatzen laguntzeko, gizarteharremanetako arazoei, gatazkak konpontzeko estrategiei edo emozioak adierazteko estrategiei aurre egin ahal izateko.
Aldi berean, familiei laguntzen zaie beren hezkuntza-estiloak hobetzeko, familiaren gaitasuna, kontaktu positiboak eta bi aldeen arteko lotura errazteko.