Bukatu dira Udal Brigadarako biltegiaren obrak. Aipatutako biltegia aukera emango du udal brigadak erabiltzen duen materiala gordetzeko.
Obrak 87.446,70 eurotan esleitu ziren eta horietatik 45.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren 2021eko azaroaren 30eko 149/2021 Foru Dekretuak udal eskumeneko erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko emandako dirulaguntzarekin ordainduko dira. Gainerakoa udal funtsekin.