Areskaldia hemen da!

Erabiltzailearen aurpegia Areskaldia 2016ko aza. 17a, 10:08

Areskaldia sortu dugu eta gu gara erredakzio mahaiko kideak: 

ALAIA ELORZA

Kaixo ni alaia naiz 10 urte ditut amurrion bizi naiz eta asko gustatzen zaizkit animaliak, untxiak. Asko gustatzen zait margotzea, euskal dantzak eta nire kolorerik gustukoenak berde argia eta morea dira.

Areskaldia gure aldizkariaren izena da. Oso ondo pasatzen dut lagunekin. Ondo pasa Areskaldia irakurtzen

 

IKER VILLANUEVA

Kaixo iker naiz 10 urte ditut eta Areskaldi taldean oso ondo pasatzen ari naiz niri gehien gustatzen zaidana animaliekin egotea da. Batez ere dortokekin egotea. Nire kolore gustukoena urdin argia da. Nire kirol gustukoena futina da asteburuetan Amurriotik nire amarekin egitera joaten naiz eta horrela naiz!

 

ANDER HIGUERO

Ni Ander naiz, Amurrion bizi naiz 10 urte ditut eta futbola gustatzen zait. Nire etxean arrainak ditut eta gehien gustatzen zaidan animalia otsoa da. Asmatikoa naiz eta nire kolore gustukoena urdina da nire begiak urdinak direlako. Nire janari gustukoena oilaskoa.

 

OIHANE URQUIJO

Ni Oihane naiz, 10 urte ditut eta amurrion bizi naiz. Nire kolorerik gustukoenak urdina eta berdeak dira nire begiak horrela direlako. Nire kirolik gustukoenak igeriketa eta saskibaloia dira.  Nire animaliarik gustukoenak txakurra eta katua dira eta nire janaririk gustukoena arroza eta espagetiak.

 

MARKEL PIKATZA

Ni Markel naiz, Amurrion bizi naiz eta kirolak gustatzen zaizkit esku pilota gehien.

Nik nagusitan argazkilaria izan nahi dut. Areskaldian esku pilotari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake.

 

IXONE ISUSI

Kaixo, ni Ixone naiz Luiandon bizi naiz eta asko gustatzen zait margotzea eta txakurrak. Nagusitan zoo batean lan egin nahi dut, eta ni Aresketaldian gustatuko litzaidake animalien buruz hitz egitea.

 

JOSU PIKAZA

Ni Josu naiz eta animaliak asko gustatzen zaizkit ete etxean hamster bat eta katu siames bat dauzkat. Margolaritza asko gustatzen zait eta Amurrioko margolarien taldean nago. Kirola ere gustatu egiten zait. Azaroaren 7an urteak betetzen ditut.

 

IZARO ISLA

Kaixo, ni Izaro naiz. Txakurrak gustatzen zaizkit baina ez dut bat ere ez. Tabletarekin jolastea, lagunekin jolastea eta Aiara dantza taldean dantzatzea gustatzen zait. Nire urtebetetzea azaroaren 23an da.

 

LEXURI PEREZ

Kaixo, ni Lexuri naiz,10 urte ditut eta Amurrion bizi naiz.

Dantza egitea eta txakurrak ditut gustuko. Nire kolore gustukoena morea da eta nire janaririk gustukoena arroza da. Dantza talde batean nago Aiara Dantzan Taldean eta espero dut Aresketaldian errezetak egitea.

 

UXUE IBARRONDO

Kaixo Uxue naiz 10 urte ditut. Dantza egitea gustukoa dut horregatik astean behin Laudiora joaten naiz baile moderno egitera. Nire kolorerik gustukoena arrosa eta morea da. Nire animaliarik gustukoena koala eta izurdeak dira, eta nire janaririk gustukoena legatza da.

 

ELENE MENOYO

Nik Elene Menoyo dut izena.Amurrion bizi naiz etxegoien auzoan. 10 urte ditut eta Aresketa Ikastolan ikasten dut. Handia izango naizenean HHko andereñoa izan nahi dut. Nire kolore gustokoena urdin argia da. Asko guztatzen zaizkit eskal dantzak eta txakurrekin jolastea, bi ditut. ARESKALDIAN oso ondo pasatuko duzu nirekin.

 

MAIALEN CANTERO

Kaixo ni Maialen naiz, Aresketa ikastolakoa. Asko gustatzen zaizkit txakurrak eta euskal dantzak. Nire kolore gustukoenak morea, urdin argia eta berde argia dira. Irakurtzea oso gustuko dut eta kirolak asko gustatzen zaizkit.

 

MARIA GARCIA

Kaixo ni Maria naiz eta asko gustatzen zaizkit baleta eta euskal dantzak. Txakurrak ere gustatzen zaizkit. Amurrion bizi naiz eta handitan auto eskola batean lan egin nahi dut edo bestela arkitektua izan. Areskaldian abestiren bat egotea nahiko nuke.

 

AITZIBER ALDAMA

Kaixo, ni Aitziber naiz eta Amurrion bizi naiz. Niri asko gustatzen zaizkit kirolak, baina batez ere edozein moduko dantzak. Margolaritza ere asko gustatzen zait eta baita abestea ere. Nire animali gustukoena txakurra da. Handitan psikologoa edo administraria izan nahi dut, nire ama bezala. Areskaldian dantzaren bat egongo da seguru.

 

BINGEN GARCIA

Ni Bingen naiz eta Luiandon bizi naiz. Kirola gustatzen zait, adibidez futbola, korrika egitea, judoa... Nire kolore gustukoena urdina da. Udaltzain lanetan aritzea eta Areskaldian idaztea gustatuko litzaidake.

 

PEIO GARCIA

Ni Peio deitzen naiz eta Retesen bizi naiz, herri txiki batean. Animaliak gustatzen zaizkit, batez ere pandak. Bi txakur ditut, Hiru eta Brus. Nire kolore gustukoena berdea da. Nire amarekin batzuetan pastak egiten ditut eta oso onak dira. Areskaldian berriak idaztea gustatuko litzaidake.

 

LANDER SAGARTZAZU

Ni Amurrion bizi naiz, kirol guztiak gustatzen zaizkit lehen saskibaloia egiten nuen eta orain futbola egiten dut eta nire animali gustukoena pantera beltza da. Nire kolore gustukoenak morea da eta urdina dira. 

 

UNAX BERMUDEZ

Ni Amurrion bizi naiz eta kirolak gustatzen zaizkit. Nire kirol gogokoena atletismoa da eta gero futbola eta matematika gustatzen zait ere. Nire animali gustukoena lehoia da nire kolorerik gustukoena urdina.

 

BEÑAT ALDAMA

Ni Beñat naiz eta nire kolorerik gustukoena berdea da. Txirrindularitza egiten dut eta Amurrion bizi naiz. Nagusitan suhiltzailea izan nahi dut eta nire animali gustukoena txakurra da eta etxean txakurra daukat.

 

 

XABI HERNANDEZ

Kaixo ni Xabi naiz eta kirolak gustatzen zaizkit nik judo egiten dut eta nire kolorerik gustukoena urdin iluna da. Txakurrak pilo bat gustatzen zaizkit ni nagusitan suhiltzailea izatea gustatuko litzaidake nire janaririk gustukoena pizza da.

 

YERAY CANIBE

Kaixo, Yeray naiz eta amurrion bizi naiz. Niri asko gustatzen zait irakurtzea eta baita liburuak erostea ere.

Kirolak, bakarrik gustatzen zaizkit batzuk: Saskibaloia,gimnasia,etab

 

ENERITZ BERGANZA

Kaixo, Eneritz naiz eta Larrinben bizi naiz. Niri, asko gustatzen zaizkit zaldiak eta txakurrak. Hipikara joaten naiz eta gustatzen zaidan kolorea urdina da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide