Ostiralean Aresketa Taldeko oinarrizko gazte gimnastak Banakako Espainiako Oinarrizko Txapelketa lehiatu zuten Gijonen. Nerea Monasteriok ariketa bikaina egin zuen eta bigarren postua eskuratu zuen. Irene Esparza ere bertan aritu zen eta 72 postuan sailkatu zen, guztira 178 gimnastetatik.
Hiru urtez lehen hamarretan sailkatu ostean (7. 2013an, 9. 2014an eta 10. 2015ean), Nereak podiumaren bigarren postura lortzea lortu zuen. Dudarik gabe, Aresketa taldeko gimnasta batek Espainiako txapelketa batean lortutako emaitzarik onena da. Orain arteko posturik onena zazpigarrena zen, Nereak 2013an eta Maialen de la Peñak 2014an lortua.
Aresketa Gimnasia Taldetik, alde batetik Nerea eta beste alde batetik Joana entrenatzailea zoriondu nahi ditugu lortutako emaitza izugarriarengatik. Azkenik, hau lortzeko lagundu duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Zorionak eta eskerrik asko!!!