Datorren larunbatean, apirilaren 2an, gimnasia erritmikoko 9. Aresketa Txapelketa lehiatuko da Amurrioko Bañueta kiroldegian. Ikuskizuna arratsaldeko 15:15etatik 20:30etara izango da.
Aurtengo edizioan ehun lehiakide baino gehiago bilduko dira, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Burgosetik etorriak. Gainera, lehiaketaz aparte, Aresketa taldeko beste gimnasta askok parte hartuko dute ikuskizun dantzak eginez.
Hurrengo kategoriak parte hartuko dute lehiaketan:
IKASLEAK:
- B benjaminak
- A kimuak
- B kimuak
- A gaztetxoak
- B gaztetxoak
- B kadeteak
- B gazteak
- B seniorrak
OINARRIZKO FEDERATUAK:
- Gazteak
Informazio guztia www.aresketagimnasia.net webgunean aurkitu dezakezue.