Gimnasia erritmikoko kurtsoa berriz martxan

Duela bi aste Aresketa Gimnasia taldeko kurtsoa berriz hasi zen. Urtero bezala, talde ezberdinak egongo dira gimnasten mailaren eta adinaren arabera. Oraindik taldean izena emateko aukera dago. Ikasle mailakoek martxoan hasiko dituzte banakako zein taldekako lehiaketak. Federatuak aldiz, banaka aritzen dira otsailetik ekainera eta taldeka irailetik azarora.

Aurten ere, 5 gimnastek osatuko dute Aresketaren taldea: Idoie Vélez, Irene Esparza, Maialen de la Peña, Nerea Monasterio eta Paula López. Oinarrizko jubenil kategorian arituko dira.

Urriaren 3an hasiko dira lehiatzen Donostiako Izarleku txapelketan. Hurrengo hitzorduak hauek izango dira:

  • Urriak 17: Euskadiko txapelketa. Gasteizen
  • Urriak 24: Gasteizko hiria txapelketa. Gasteizen
  • Azaroak 7: Euskalgym. Gasteizko Buesa Arenan
  • Azaroak 19-22: Espainiako Oinarrizko Txapelketa. Zaragozan

Horretaz gain, azaroaren 7ko arratsaldean Euskadiko Gimnastika Federazioak Euskalgym ikuskizuna antolatuko du. Bertan munduko puntako gimnastak egongo dira urtean landutako ariketak erakusten: Staniuta (munduko hirugarrena), Rizatdinova.... Iaz besteak beste munduko lehen hiruak egon ziren. Azken urteetan ETBk ikuskizuna grabatu eta telebistan eman du egun gutxira. Sarrerak jadanik daude salgai www.euskalgym.com web orrian.

Aresketa klubaren eta bere oinarrizko jubenil taldearen nondik norakoak jarraitu nahi badituzue, gogoratu www.aresketagimnasia.net-en, Facebook-en eta Twitter-en aurkituko gaituzuela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide