Gimnasia erritmikoaren VIII. Aresketa Txapelketa jokatuko da apirilaren 19an

Erabiltzailearen aurpegia Aresketa Gimnasia Taldea 2015ko api. 8a, 22:34
Datorren apirilaren 19an 8. gimnasia erritmikoko Aresketa Txapelketa lehiatuko da. Amurrioko Bañueta kiroldegian izango da, goizeko 9:30etatik 13:30etara. Lehiaketa hau Aresketa taldearentzat hitzordu garrantzitsua izango da, bertan bere gimnasta guztiak hartuko dutelako parte. Guztira 100 gimnasta baino gehiago arituko dira, Euskadi, Nafarroa zein Errioxako talde askotatik etorrita. Ikasle mailan kategoria horiek egongo dira: • B benjaminak: tresnarik gabe • B kimuak: tresnarik gabe • B gaztetxoak: uztaila • B kadeteak: uztaila • A kimuak: tresnarik gabe Federatu mailak: • Oinarrizko kadeteak: zinta • Oinarrizko gazteak: mazak • Gazteak: uztaila • Gazteak: mazak Informazio guztia www.aresketagimnasia.net webgunean aurkitu dezakezue

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide