Bihar, maiatzak 17, larunbata, Arabako Eskolarteko Jokoetako finala lehiatuko da Amurrioko Bañueta kiroldegian. Txapelekta arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta 19:45 etan bukatuko da. Guztira, Arabako 42 gimnastak eta 7 taldek hartuko dute parte; horietatik 9 gimnasta eta talde 1 Amurrioko Aresketa taldekoak izango dira.
Urtero, gimnasia erritmikoko Arabako Eskolarteko jokoak lehiatzen dira udaberriko hainbat egunetan. Orain arte Gasteizeko kiroldegietan izan dira. Aurten Arabako beste zenbait kiroldegitan ere izango da, hala nola Erriberabeitian eta Amurrion.
Aurreko asteburuan benjaminen eta kimuen finalak izan ziren. Larunbat honetan gaztetxoen eta A gazteen txanda izango da Amurrion. Igandean kadeteak, B gazteak eta seniorrak arituko dira Gasteizen.
Txapelketa hauetan emaitza onak lortuz gero, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketa hau Gasteizen izango da, maiatzaren 31n.
Beste alde batetik, federatu baseak Espainiako Txapelketan denboraldia bukatu eta gero, orain federatuen txanda da. Larunbatean ere, Euskadiko txapelketa izango da Azkoitian. Bertan Jugatxi Jimenez lehiatuko da uztaila eta zintarekin.
Informazio gehiago www.aresketagimnasia.net webgunean aurkituko duzue.