Bihar, martxoak 23, igandea, gimnasia erritmikoko 7. Aresketa Txapelketa lehiatuko da. Amurrioko Bañueta kiroldegian izango da 9:15etatik 13:30etara.
Lehiaketa hau oso garrantzitsua da Aresketa Taldearentzat bertan Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako 140 gimnastak hartuko dutelako parte.
Lehiaketa honetan bai eskola mailako gimnastak baita federatu mailako gimnastak ere arituko dira, hurrengo kategoría hauetan:
Ikasleak
- Benjamin: tresnarik gabe
- B kimuak: tresnarik gabe
- A kimuak: tresnarik gabe
- A kimuak: uztaila
- B gaztetxoak: uztaila
- B gaztetxoak: pilota
- A gaztetxoak: uztaila
- A gaztetxoak: pilota
- B kadeteak: uztaila
- A jubenilak: mazoak
Federatu baseak:
- Gaztetxoak: mazoak
- Kadeteak: zinta
Federatuak:
- Junior: uztaila
- Junior: pilota
- Junior taldeka
Informazio gehiago www.aresketagimnasia.net webgunean aurki dezakezue.