Amurrioko Bañueta Kiroldegiak hartu zituen larunbatean Arabako Gimnasia Erritmikoaren finalak kategoria amateurrean. 14:30ean abiatu ziren probak 20:30ak aldera amaitzeko.
Aresketa taldeko kirolariek emaitza onak eskuratu zituzten eta behin baino gehiagotan zapaldu zuten podiuma. Zehazki, gazteen artean Irati Astarloa 2. izan zen Arabako sailkapen orokorrean eta 3. pilotarekin.
Senior kategorian, ordea, Oihane Ussia 2. izan zen mazoekin eta Ane Barrenengoak 3. postua eskuratu zuen uztaiarekin. Taldeka 3. izan ziren.
Bestalde, Maider Gotxi txapeldunordea izan zen mazak baliatuta, uztaiarekin eta baita sailkapen orokorrean ere. Nitai Romayk gauza bera lortu zuen. Multzoka Aresketa izan zen Arabako Txapelduna Senior kategorian.
Hurrengo larunbatean Euskadiko Txapelketa jokatuko dute eta Aresketako hainbat kide arituko dira. Iaz, adibidez, Maider Gotxik ekarri zuen eskualdera. Aurtean Aroa Elejalde Arabako Txapelduna izan zenez Kadete A mailan, bertan egongo da ere.
Testua: Aitor Aspuru Saez