Amurrion daukagun kiroldegi bakarra, denok dakizuen bezala, Bañueta da. Esan dezakegu ez dela oso zaharra, kanpotik oso itxura ona dauka, baina “berria” izan arren, gabezia asko ditu. Hasiko naiz sarreratik eta kirol tokietatik bukatuko dut.
Lehenengo gauza ikusten duzuna sartzean bankuak eta janari-edari makinak dira. Espazio oso handia dago eta ez dago guztiz aprobetxatuta, nire ustez banku gehiago egoon behar lirateke, askotan gertatu zait jendea zutik ikustea bere semeak itxaroten, 3 edo lau banku gehiagorekin listo.
Aldagelak ondo daude hor ez daude kexarik, eta arropa gordetzeko lekuekin ere ez. Komunak ere oso ondo daude, garbiak beti.
Saskibaloiko pista handia da, hori ondo, han aktibitate asko egin daitezke. Eta gainera teloi handi bat dago.
Kirol asko toki konkretuak behar dituzte, ni lehen judo egiten nuen eta tatamia zegoen gela klaustrofobikoa da, jende dezente dagoenez edo zeudenez, oso zaila zen gauza batzuk egitea. Beste toki bat squash gela izango litzateke, bat bakarrik dago eta batzuetan ezin da jolastu, ordu guztiak artuta daudelako, eta pistaren zapaian zuloak daude, norbait indar handiarekin pilota kolpatu duelako. Boulderrarekin bukatuko dut. Pareta bat gehiago jarri ahal zen boulderra egin zenean baina orain zaila izango litzateke. Pieza batzuk solte daude, eta guk ondo jarri behar ditugo, norbait egin dezake astean behin edo bitan errepaso bat, bestela norbait min egin dezake.
Polikiroldegi hau gauza oso onak ditu, baina gabezia asko ditu ere, ez ditut guztiak hemon jarri. Baina zure kirola lantzeko balio du eta oso ondo gainera.