HOJALDRE ETA NUTELLAZKO TARTA
Egunon!! Gaur ekarriko dizuedan errezeta gozo bat nola egiten den azalduko dut.
*Osagaiak:
-Bi hojaldre (ahal baduzue biribila, bestela karratua bada, forma biribila eman beharko diogu )
-Nutella edo Nocilla
-Arrautz bat
-Edalontzi bat
*Pausuak:
1-Hasteko, hojaldre zati bat hartuko dugu. Koilara batekin lagunduta, Nutella edota Nocillarekin dena estali arte igurtziko dugu.
2-Guztia Nutellaz estalita daukagunean, beste hojaldre zatia bere gainean jarriko dugu, eta edalontzi bat hartuko dugu. Biribilaren erdian jarriko dugu eta mozten hasiko gara. Lehenengo lau zatitan moztu, eta geroago, zortzi zatitan. Ahal izanez gero zati berdinetan moztu.
3-Zati bat hartu eta eskuinerantz biratuko dugu bi aldiz, eta alboan dagoen beste zatia beste aldera. Horrela zati guztiekin, bata bestearen kontrako alderantz.
4-Edalontzia erditik kendu, eta arrautza irabiatuko dugu. Sukaldezko pintzel berezi batekin arrautza hojaldrearen gainetik bustiko dugu eta labean sartuko dugu.
5-Labea 200º-tara egon behar da, eta 20 minutu utziko dugu hojaldrea igo dezan.
6-Azkenik, azukre-hauts pixka bat botako diogu gainetik eta listo! Gure errezeta amaitu dugu! Espero dut guztoko izatea.
Andrea Blanco