Egunon, gaur munduan zehar dauden 3 leku ikaragarriz hitz egingo dizuet.
Huacachinako Oasia, Perú
Hegoaldean Peruren kostaldean, Ica hiritik 5 kilometrora, aintzira esmeralda bat sortu zen itsaso barearen kostaldean dagoen basamortuaren lur azpitik. Huacachina Oasia du izena. Inguruan palmondo eta eukaliptoak hazi dira eta denbora berean hostalak egin dira bidaiarientzako.
Iguazuko ur-jauziak, Argentina eta Brasil
Filma bat grabatu da bertan, baina esaten dutenez errealitatea fikzioa gainditzen du. Iguazuko ur-jauziak Munduko 7 mirarietako bat da. Iguazuko ibaiaren gainean dauden ur-jauziak dira, Argentina eta Brasilen daude.
Leku babestu batean daude, Argentinan “Parque Nacional de Iguazú” daude Brasilen berriz “Parque Nacional de Iguaçu” daude kokatuta.
Kapadozia, Turkia
Kapadozia Turkiako eskualdean dago, eta Anatolia aitzineko lurraldea da.
Gaur egun Aksaray eta Nevsehir probintzietan dago, baina ez osorik bakarrik zati batean dago.
Historia eta kultura aberatsekoa izanda, herria hau turismo asko erakartzen du.
Naturaren aldetik, basamortuko paisai izugarriak daude eskualdean, haizeak eta erosioak sortutako harri eta hondarrezko forma bitxiak erakusten dituena.
Hau guztia dela eta, UNESCOk 1985ean Gizateriaren Ondaretzat hartu zituen Kapadoziako inguruneak.