Gizakien historian, urteak, zenbakiak, beste gauza batzuen artean, definitu gaituzte: nolakoa garen ,gure gorputza, gure pentsaera, guk gauzak egiteko modua. Guztia.
Gaur egun, gauzak aldatzeko denbora da. Eraldatzeko denbora.
8 urte dituen bat ez delako 45 urte dituen batekiko tontoagoa edo ez delako mesfidagarriagoa.
“Presidente” deitzen dioten norbaiti ikasleen ikasketak aldatuko dituelako, haien izenak jakin gabe, haien iritzia kontuan izan gabe.
Ama hori negar egiten ari delako egun horretan bere alabaren arroparekin atera eta besteen iritzia hain ozena izanda bere lakrimal eta bera den bezalakoa izateko gogoak bezala suntsitu dituztelako.
17 urteko gizaki bat 19 urteko gizaki batez ezin delako maitemindu eta erakutsi.
Askok hau ez dutelako serio hartuko 15 urte ditudalako.
Horregatik eta gauza gehiagorengatik. Nik. Orain. Mesede bat eskatzen dizut, honen parte izan, aldaketa honen parte. Hitzak, keinuak, bala batek baino indarrago jo ahal dutelako batzuetan.
Eskerrik asko, ondo izan.
X