NOLA LANDUKO DUT
Osagaiak
-Gaileta txigortuak, 200 g
-Gurina, 200 g
-Gazta freskoa, 500 g
-Esne-gaina, 500 g (% 35 koipekia)
-Azukrea, 200 g
-Gelatina-orriak, 5
Prestaketa
Hasteko, gailetak prestatuko ditugu eta zati txikietan apurtuko ditugu ondoren gurina lapiko batean urtu eta biak ondo nahastu behar dira. Nahasketa honek tartaren beheko geruzarako erabiliko dugu eta goiko krema egiten dugun bitartean hozkailuan gorde eta gelatina uretan urtzen utzi.
Esnegaia, azukrea eta gazta freskoa nahastuko dugu ontzi batean, dena ondo nahasita dagoenean gelatina gehituko diogu, mantso-mantso dena irabiatu eta abiadura eta indarra handitzen joan(irabiatzeko makinarekin pausu hau egin).
Pausu guztiak eginda daudenean gazta-krema gailetaren moldean botako dugu, moldea betez.
Hozkailuan gorde eta gogortzen utzi, hozkailutik ateratzen dugunean zure gustuko mermelada gainetik bota eta gozatu!