Azukrea 225g
Ogi-irina 225g
Legamia 15 g
Arrautzak 4
Yogurt naturala 1
Oliba olioa
PRESTAKETA
Lehenik, ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu .
Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatu ditugu eta gorringoak, azukrea, jogurta eta oliba olioarekin nahastu. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Azkenik arrautza-zuringoak gehituko dizkiogu.
Moldea gurin pixka batekin igurtzi, irin pixka bat bota eta bizkotxo masa bertan jarriko dugu. Azkenik labera sartu 30minutuz 155 gradutan.