Iñigo Jimenez: "Dirua aurreztu orduko, bi aldiz pentsatu gabe, ni hara eramaten gastatzen dute"

Erabiltzailearen aurpegia Areslive 2016ko urt. 28a, 09:32

IÑIGO JIMENEZ (Artziniega, 1997)

Iñigo Jimenez Aresketa Ikastolako ikasle elbarritu bat da. Iñigo, gaixotasunik gabe jaio zen, baina urteak pasa ondoren gaixotasuna garatzen hasi zen, sintomen eragina agerian utziz. Galizian jaso ditu erreabilitazio saioak, eta bere esperientziaren berri emateko deitu dugu.

 

Kaixo Iñigo! Egunon, lehenik eta behin, eman ahal zeniguke zentroaren berri?

Foltra izeneko errendimendu altuko zentru bat da. Santiago de Compostelan kokatuta dago    ( Galizian ).

 

Zenbat denbora ematen duzu han, eta zer da denbora horretan egiten duzuna?.

Joaten naizenean, sei ordu ematen ditut egunero. Normalean, fisioarekin egoten naiz, berarekin, gorputz mugimenduak landu, igerilekuara joan, eta osteopatia ere lantzen dut (fisioterapiaren adar bat). Bestetik, psicologo baten laguntza.

 

Noiz joan ohi zara?

Nire gurasoak ekonomikoki ahal dutenean, gastu handiak dira eta. Dirua aurreztu orduko, bi aldiz pentsatu gabe, ni hara eramaten gastatzen dute.

 

Ekonomikoki gastu handiak dakartzala aipatu duzu, gizarte segurantzak diru laguntzak eskeintzen al ditu horretarako?

Zentru pribatu bat denez, ez didate diru laguntza eskeintzen.

 

Gustora egoten zara bertan?

Nagusia egiten naizenean, bertara bizitzera joango nintzateke.

 

Eskerrik asko Iñigo zure bizipena gurekin partekatzeagatik. Oso gustora egon gara zurekin. Gero arte!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide