MUGIKORREI KRITIKA

Erabiltzailearen aurpegia Areslive 2016ko urt. 28a, 09:32

 

               

Eskuko telefonoaren erabilpena nabarmenki igoarazi da azken mende honetan.

 

Urteak pasa ahala, umeek gero eta gazteagoak izanda jasotzen dute beraien lehen mugikorra. Gaur egun, hamar urteko gazte askok jadanik daukate “sega potoa”. Duela hogeita hamar urte, ordea, guraso gehienek ez zieten bere seme-alabei mugikorrik oparitzen gutxienez hemezortzi urte izan arte. Ikus dezakegunez gauzak guztiz aldatu egin dira, baina horrek ez du esan nahi onera joan direnik, izan ere, beharbada umeengan eragozpen gehiago ditu abantailak baino.

 

               

Ume batek sakeleko telefonoa edukitzea suposatzen du Instagram, Whatsapp, Snap Chat, Twitter ... eta mota horietako sare sozialetan ziur aski konektaturik egongo dela. Hauetan konektaturik egon ahal izateko norberaren zenbait datu jarri behar dira, eta beraz, nolabait bakoitzaren intimitatea apurtzen da, informazio hori “Lainora” igotzen baita, edozein pertsonaren eskura jarriz.

 

Hori dela eta, ziur nago konturatu gabe umeek behar baino informazio gehiago igoarazten dutela lainora, eta hori arrisku handikoa izan leike.

 

Guzti hau esanda argi utzi nahi nuke ez nagoela bat ere ados umeek eskuko telefonoa edukitzearekin, uste baitut helduagoak izaterakoan izango dutela denbora mugikorra erabiltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide