Gaur egun jende ugari sare-sozialak erabiltzen ditu bere arazoak partekatzeko, besteekin partekatzeko beharra dutela dirudi. Besteen iritzia eta sostengua bilatzen dugu.
Uste dugu sare-sozialetan ditugun lagunak benetakoak direla baina Facebook-en 600 lagun izan ditzakezu eta gero egunerokoan bakarrik egotea.
Horrek askotan arazoak ekartzen ditu, ezin zara egun guztia pantaila batera itsatsita egon.
Badirudi bi bizitza ditugula , bat eguneroko errealitatean eta bestea sare-sozialetan eta pentsatzen dugu sare-sozialetakoa zoriontsuena dela. Batzuetan soilik behar dugu pixkat errealitatetik urruntzea, nahi dugun errealitatera joateko. Pentsatzen dugu errealitate horretan hobeto gaudela, baina benetako errealitatera bueltatzen garenean, kolpea gogorragoa da.
Ona da sare-sozialetan kontaktua izatea, baina beti jakinda mundu horretatik beste daukazula.Ezin dugu egun guztia konektatuta bizi.
Altza burua eta bizitza bizi.