Herri ideala

Erabiltzailearen aurpegia Areslive 2016ko urt. 28a, 00:00

Nire etorkizuneko bizileku ideala hiria baino herria izango litzateke, lehenik eta behin herria hiria ez bezala leku lasaia da, zoramenik gabekoa, non goizean begiak irekitzean, kotxeen zarata entzun beharrean, txorien txorrotxio lasaigarriak dira belarrira iristen zaizkigun lehen gauza. Gainera betiko jendea bizi gara herri batean, denok ezagutzen dugu elkar eta beti topatzen duzu ezagunen bat kalean.

Herrian edo herri inguruan egon beharrekoak ingurune naturalak dira esaterako leihora atera eta naturak eskaintzen digun paraje ederraz gozatu ahal izateko. Horrekin bat garrantzitsua da herria kutsaduratik garbi egotea, kalera irten eta aire garbi eta freskoa arnastu ahal izateko, baina hori herritarron eskutan egongo legoke, bai eta herriak dituen industrienetan.

Herriak bitartekoak edukitzea ezinbestekoa da ere, osasun zentroak adibidez. Eskolak eta haurtzaindegiak ere egon beharko lirateke, non jendeak euren seme-alabak hezi daitezen bidal ditzaten, euskaltegiren bat egotea ere ez legoke batere txarto.

Haurrek haien aisialdian jolas daitezen parkeak jartzea komenigarria litzateke, neguko arratsalde hotzetarako berriz, jokoz eta denborapasaz beteriko gazteleku bat jarri beharko luke udalak, han asteburuetarako batez ere ekintza desberdinak antolatuz.

Gazteontzako gaztetxea jarriko nuke baita ere, han, kontzerturen bat, edo bestelako ekintzaren bat antolatuko nuke astebururo. Gazteok asteburua lokaletan eman ordez kalera irten eta herria apur bat girotzen laguntzeko.

Hirugarren adineko helduei zerbait eskaini behar zaie, horretarako zentro bat eraikiko nuke, han adin horretako jendea euren artean kartetara jolastera eta arratsaldero kafea hartzera joan ahalko lirateke. Noizean behin dantzaldiren bat antolatuko nuke han, gaztaroko momentuak gogora ekar ditzaten.

Horrez guztiaz gain, urtean zehar ospakizun kultural, artistiko, gastronomiko, folklorikoak antolatuko nituzke herrian, herri guztiak, adin guztietako jendeak kalera atera eta parte har dezan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide