Juan Etxebarria: "Atzera begiratzeak ez du merezi. Aurrera begiratu behar da eta egin behar dituzun gauzetan zentratu"

JUAN ETXEBARRIA (Ordizia, 1956) Nola "tontakeria" batek, ekintza batek, mugimendu batek, bizitza aldatzen duen eredua da. Mundu osotik zehar bidaiatu eta gero, Juan izeneko ex-empresarioa, "ostopo" bat aurkitu zuen bere bizitzan, belauneko operazio egin ondoren haren mundua goitik bera jarri zen. Denbora gogorrak pasa eta gero, hau da kontatzen diguna:

Non jaio zinen?
Ordizian

Zenbat urte dituzu?
60 urte

Non bizi zara?
Ordizian

Zer ikasi duzu?
Maisutasun industriala eta gero metalurgiarekin zer ikusia duten kurtso asko ikasi nituen

Seme-alabarik baduzu? Edo neba-ahizparik?
Bi alaba eta bi ahizpa.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Oraintxe bertan, Kisket izeneko cafetegi batean gosaldu, kirola egin, musika entzun eta irakurri.

Nola gertatu zitzaizun istripua?
Belaunako protesi bat jarri behar zidaten eta anextesia jartzerakoan, zoritzarrez, hezur-muinean pintxatu zidaten. Hurrengo egunean, paraplegiko nengoen

Zeneukana esan zizutenean, zer pasatu zitzaizun burutik?
Ez dizute zuzenean esaten. Lehenengo 3 hilabete  itxaron behar direla esaten dute, gero, 6 hilabete, ondoren urte bat… baina zu daukazuna onartzen hasten zara dakizulakohorrela geratuko zarela.

Ospitalean egon ondoren, nora joan zinen?
Zumarragatik Donostira eraman zidaten eta handik, Toledoko paraplegikoen hospitalera

Gogorra izan zen hor egotea?
Lehenengo, burumakur sentitzen zara, inor ezagutzen ez duzulako eta beldurra sentitzen duzu ez dakizulako zer topatuko duzun han. 2 hilabete gutxi gora behera pasa eta gero, 2. zikloan sartzen zara. Lagunak ezagutzen dituzu eta errehabilitazioarekin hasten zara. 2.garren zikloa ondo sentitzen zara baina 3-4 hilabete pasa ondoren, 3.zikloan sartzen zara, eta oso oso burumakur zaude, benetan nola geratuko zaren jakiten duzulako.

Zertan pentsatzen zenuen, indarrak ateratzeko?
Ateratzen dituzu beharrezkoak direlako, baina gogorrena etxera bueltatzen zarenean da. Benetan nola zauden ikusten duzu, gainera, herriko jende guztiak nola zauden galdetzen dizute eta gogorra da errealitatea onartzea

Zer da gehien faltan botatzen duzun gauza?
Ezer ez. Bakarrik nire bizitzan gertatu zaizkidan gauza on guztiekin geratzen naiz: kirola, lana eta mundu osoan zehar egin ditudan bidaiak. Gutxi gora behera, 56 herrialde

Zure bizitzaren etapa berrian, zerbait gehiago balioztatzen hasi zara?
Bereziki ezer ez, bizitza arrunta egiteko ostopoei aurre egitea ezik, jakinda hori kulturala dela eta ez da bi egunetan lortzen, asko obetu dugunik


Zenbat denbora behar izan duzu zure minusbaliotasuna gainditzeko?
Nire ustez, oraindik nago prozesu horretan. Egun  batzuk oso ondo zaude baina beste batzuk oso gaizki, min neurpatikoengatik.

Orain, atzera begiratzean, zer ikusten duzu?
Atzera begiratzea ez du merezi. Aurrera begiratu behar da eta egin behar dituzun gauzetan zentratu

Mundu osoa isilduta  egongo balitz zu entzuteko prest, zer esango zenuke?
Uii, denek lasai eta entzuteko prest egongo balira,hori, “gloria” izango litzateke, baina hori utopia bat da., hala ere ,gustatzen zaiena egin dezatela eta % 120 egiten duten guztian entregatzea, % 30 egiten baduzu, izan ahal da gaur balioko zaituela baina karrera bat bezala,  gaur irabazi ahal duzu, baina ziur, %100 entrenatzen duenak bihar irabaziko zaitu. Horrela ikasketetan, lanean, kiroletan...etab.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide