Janire Usategui: "Barruko sentimenduak azalaratzeko bide bat"

Erabiltzailearen aurpegia Areslive 2016ko urt. 21a, 12:26

JANIRE USATEGUI (Barakaldon, 1985). Diseinu grafikoa, argazkigintza eta Haur Hezkuntza ikasi du. eskolan kampoko ekintzen irakaslea da.

Nor zara?
Janire Usategui

Non jaio zinen?
Barakaldon jaio nintzen, 1985ean.

Zenbat urte dituzu?
31.

Non bizi zara?
Amurrion

Zer ikasi duzu?
Diseinu grafikoa, argazkigintza artistikoa eta Haur Hezkuntza.

Zertan lan egiten duzu?
Eskolaz kanpoko ekintzako irakaslea naiz.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Zinema.

Zer bultzatu zizun argazkigintza ikastera?
Diseinu grafikoa ikasi ondoren, irudiarekin eta argazkiarekin zuen harremana argi ikusi nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan ikasteko.

Zer da zuretzat argazkigintza?
Barruko sentimenduak azalarazteko bide bat. Komunikazio modu artistikoa, psikologia, adierazpena azken finean.

Lehiaketetan parte hartu duzu?
Bai, noizbehinka.

Irabazi duzu baten bat?
Bai, behin bigarrena geratu nintzen Amurrioko Udalak egindako lehiaketa batean.

Lehiaketen  epailea izan ahal zara?
Bai. Orain dela bi urte Laudion egin zuten lehiaketa batean epaile moduan parte hartzeko deitu ninduten.

Munduan zehar igaro zara argazkiak ateratzeko?
Bai. Tailandiara joan nintzen lan bat egitera.

Zein da argazkigintza gustuko duzun arloa?
Argazkigintza artistikoa, hau da, bakoitzaren mundua adierazteko balio duena, era libre batean, katerik edo mugarik gabe.
Bestalde, argazkiak manipulatzen ibili naiz eta gero eta interesgarriagoa iruditzen zait. Horregatik, gainera, collage-rako jakin-mina hazi zitzaidan eta horretan nabil gaur egun.

Zein da zure argazki gustukoena zuk atera duzuna? 
Zaila egiten zait bakarra aukeratzea. Irudi bakoitza, momentu edo sentimendu baten isla izan delako. Baina bat aukeratzekotan, hurrengo hau hautatu nezake.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide