Carla Di Pinto: "Janzteko erak zure barnea islatzen du."

Erabiltzailearen aurpegia Areslive 2016ko urt. 21a, 11:35

CARLA DI PINTO (Bartzelona, 1998) moda munduan leku bat hartu nahi duen Bartzelonako 18 urteko neska gaztea da. Azken boladan instagram sare-sozialean famatua egin da eta horrela jarraitzen badu etorkizun ona ikusten dugu berarentzat.

Instagram: @carla_dipinto

Blogg: http://www.carladipinto.com

 

Zertan lan egiten duzu?

 

Ikasten hari naiz, baina dantza klaseak ere ematen ditut hobby bezala

 

Instagram-en 82 mila jarraitzaile dituzu, izugarrizko Instagramer bat bezala hartzen zaitugu. ¿ Nola daramazu guzti hau?

 

Oso ondo, dena oso azkar joan da, baina ez dut jarraitzaile zenbakia kontuan izaten, nire kontua lehenengo egunekoa bezalakoa da. Nire egunerokoa argitaratzen dut , gustatzen zaidana.

 

Nola definituko zenuke zure estiloa?

 

Naturala, ni neu naiz, azken finean janzteko erak zure barnea islatzen du.

 

Zein da gehien gustoko duzun arropa denda?

 

Asko daude, ez nuke jakingo bat aukeratzen, ez zait gustatzen marka bakar batez janztea, seguruenik nahiago dudan denda nire armairua da

 

Zuretzat, zeintzuk irudikatzen dute moda? (Esan aktore, abeslari eta modelo bat)

 

Modelo bezala Xenia Tchoumitchevai, aktore bezala Angelina Jolie eta abeslari bezala Rihanna.

 

Zein izan da modako munduan izandako esperientziarik hoberena?

 

Esperientzia asko bizi izan ditut, baina uste dut hoberena etortzear dagoela.

 

Aldizkariak eta modako blog-ak irakurtzen dituzu?

 

Ez, ezerk ez du nire arreta deitzen, gaur egun eramaten dena Instagramen ikustea nahiago dut. Horregatik hasiko naiz mundu honetan sartzen nire blog pertsonalarekin.

 

 

Karlota Del Hoyo eta Eider Saratxaga

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide