Jose Maria Basualdo:"Txirrindularitzaren onurarik handiena bertan egiten diren lagunak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Areslive 2016ko urt. 21a, 11:35

Jose Maria Basualdo Elejalde ( 1948)  jaiotzaz gasteiztarra,  Euskal txirrindulari profesionala izan 1971tik 1976 ra arte. 67 urterekin bi seme-alaba ditu. Tubacex-en lan egin zuen Laudion, eta gaur egun erretiratua egon arren, bere emaztearekin eta bere alabarekin batera, Amurrion daukaten denda batean egon ohi da, txirrindulari bezala izandako bizipenak  edonori kontatzeko prest.

 

Nor zara? Jose Maria Basualdo Elejalde

  • Non jaio zinen? Gasteizen jaio nintzen 1948an.

 

  • Zenbat urte dituzu? 67 urte.

 

  • Zertan lan egiten duzu? Gaur egun erretiratuta nago, baina Tubacex-en lan egin nuen Laudion.

 

  • Seme-alabarik baduzu? Bai, seme bat eta alaba bestea.

 

  • Nola hasi zinen txirrindularitzaren munduan? Hasieran Gasteizko inguruko herrietako lasterketetan, eta ondoren txapelketetara pasa nintzen.

 

  • Zergatik aukeratu zenuen txrrindularitza? Asko gustatzen zitzaidalako.

 

  • Zein izan zen zure lehenengo txirrindula? Orbea bat, 3300 peseta kostatu zitzaidana.

 

  • Zein da kirol honek eman dizun onurarik handiena? Lasterketetan parte hartuz eta Frantzia eta Espainatik bidaiatuz egin nituen lagunak.

 

  • Astean zenbatero entrenatzen zenuen? Astean sei egunetan.

 

  • Lasterketa asko irabazi zenituen? eta txapelketak? Bai, 80 bat edo.  Lasterketaz aparte  Espainako 6 txapelketa irabazi nituen (Tolosa, Pontevedra, Durango, Aretxabaleta, Manresa eta Aretan). Honetaz gain, munduko txapelketan azpitxapelduna 1970. urtean.  Beste lautan 5. , 7. , 8.  eta 10.  postuan geratu nintzen.

 

  • Gogoratzen duzu zein izan zen zure azkenengo lasterketa? Bai, noski. Elorrion izan zen lasterketa hura, 1976an.

 

  • Noiz utzi zenuen? Zer dela eta? Pena eman zizun uztea? Urte hartan utzi nuen txirrindulan ibiltzeari, sorbaldan nuen lesio bat zela eta. Pena handia eman zidan, kirol hau asko gustuko bainuen.

 

                                                                (UNAI BASALDUA eta ENEKO GONZALEZ)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide