AresLive hedabide berria jaio da Aresketa Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Areslive 2015ko aza. 19a, 12:40

Unai Basaldua

Unai deitzen naiz eta 15 urte ditut, 2000ko maiatzaren 24an jaio nintzen. Futbolean jokatzea gustatzen zait eta Amurrioko Kaskagorrin jokatzen dut, kadete B mailan. Musika asko gustatzen zait reggetona eta rapa, Nikone, Natos eta Waos, Plan B, Farruko taldeak eta abeslariak gustatzen zaikit. AresLive komunikabide berrian kirol gaiak landuko ditut zuentzat, futbola nagusiki.

 

Enaitz Garcia

Kaixo, ni Enaitz Garcia naiz 15 urte ditut eta, Amurrioarra naiz eta Aresketa Ikastolan ikasten dut.

Dantzan aritzen naiz eta espero dut nagusitzean Madrilen Arte Dramatikoa egitea. Nire ametsen atzetik nabil beti eta ez naiz geldituko denak bete arte.

Ia beti etxean nago filmak ikusten dantzatzen eta irakurtzen. Txakurrak asko maite ditut, eta ez dut batere gustoko pertsonak animaliak txarto tratatzea.

Oso torpea naiz eta beti mugikorra erortzen zait. Denetariko musika gustoko dut eta esperantza dut noizbait, mundu honetan berdintasuna egotea eta pertsonak errespetuarekin tratatzea.

Egun hauetan Aresliveko komunikabideko kazetaria izango naiz eta errespetoaren inguruan idatziko dizuet.

 

Ismael Beraza

 

Ismael Beraza deitzen naiz eta 14 urte ditut, Artziniegan bizi naiz. Areslive komunikazio kazetarian lan egiten dut, futbolean jolastea, lagunekin egotea eta festetara joaten gustokoa dut ere mendira joatea eta hondartzan egote gustatzen zait.

Aresketa ikastolan ikasten dut. Aresketa ikastolatik atzeratzen naizenean ez dakit nora joango naizen ikastera baina autoekin eta motorrekin zerikusia daukan zerbait ikasi naiko nuke.

Txikitatik futbolean aritu naiz baina duela bi urte futbolean jolasteari utzi egin nion. Egingo dugun aldizkari digital honen bidez, guk igoko ditugun argazki eta bideo bidez ikusiko izango dituzue gure lanak.



Eider Saratxaga

 

Aupa! Eider naiz, Amurrion bizi, baina Larrimbekoa naiz han hazi nintzelako. 15 urte ditut eta  Aresketa Ikastolan ikasten dut. Hurrengo urteari begira atzerrian ikastea gustatuko litzaidake eta posible ez balitz seguruenik Laudioko Ikastolan ikasiko dut, baina ez dakit zein batxillergoan. Areslive komunikazio bideko kazetaria naiz.

 

Ikastolatik kanpo Spinning, dantza eta Ingeleseko akademia batean jarduten naiz.  Lo egitea ere gustatzen zait, baina esnatuta nagoenean ez naiz ez isiltzen, ez geldirik egoten.

 

Nagusiagoa naizenean ez dakit zer izan nahi dudan, baina badakit ez ditudala 40 urte eman nahiz gauza berdina egiten toki berdinean.

 

Areslive komunikazio bidean jendearen iritzia galdetuko dut zenbait gaiei buruz eta bitxikeriak kontatuko dizkizuet.






Eneko Gonzalez Pikaza:

 

Eneko Gonzalez  dut izena, lagunartean “Piezitos” ezizenaz ezagutua.  14 urte ditut eta Areslive komunikabideko kazetarietako bat  naiz. Nire zaletasunen artean esku-pilota nabarmentzen da, eta pilotari profesional guztietatik Jokin Altuna dut gustuko.

 

Mendira joatea “hobbie” gisa daukat, eta etorkizunean Everest mendira joaten dut buruan. Horrez gain, irakaslea izan nahi dut, matematikarekin eta fisikarekin zerikusia duten arloetan.

 

Egunkari digital honen bidez, elkarrizketa, bideo, argazki eta albisterik interesgarri eta ikusgarrienak ikusteko eta irakurtzeko aukera izango duzue.  Hau guztia esanda: Gora gu, eta gora Areslive komunikabidea!!!!!

 

Lorea Perez

 

Ni Lorea Perez naiz 15 urte ditut, Amurrioarra naiz. Aresketa Ikastola ikastetxean ikasten dut, DBH 4. maila.

Areslive komunikabidearen langile bat naiz bertan gure inguruko, gertaerak, ekitaldiak.. kontatu eta deskribatuko dizkizuegu albiste, argazki, elkarrizketa.. bidez.

 

Nire zaletasunetan nabarmenetakoa mendira joatea da, gutxitan joaten naizen arren. Astean zehar denbora gehiena ikasten pasatzen dut baina asteburuetan lagunekin debora gehiena pasatzea da nire helburua. Nire musika talde gustukoenak ETS eta  Vendetta dira.

 

Nire ikasketa planak gutxi gora behera badauzkat finkatuta, zientzialaria  izatea da.

Eguzkiñe Diego

Kaixo, ni Eguzkiñe naiz 16 urte ditut eta Artziniegan bizi naiz. Artziniegakoa izan arren egunero Amurrioko ikastolara joaten naiz, DBH 4. mailan nago. Areslive-ko kazetari partaidea naiz.

 

Hurrengo urteari begira batxillergo humanistikoa egitea pentsatu dut, eta ondoren modarekin edo diseinuarekin zer ikusia duen zerbait egitea gustatuko litzaidake.

 

Nire zaletasun nagusia hiriak bisitatzea da, arropa denda gehiago ezagutzeko. Kirolari begira, ostiraletan nire bi lagun hoberenekin spinnin-era joaten naiz, baina nire zaletasun nagusiena jaietara joatea da.

 

Aldezkari honen bidez, gure inguruan gertatzen diren askeneko txutxu-mutxu freskoenak kontatuko dizuet.

 

Josu Ochoa de Aspuru

 

Josu Ochoa de Aspuru deitzen naiz, 15 urte ditut, martxoaren 22 egiten ditut urteak, amurrion bizi naiz, Aresketa ikastolako 4 DBH ko ikaslea naiz. Denbora guztia lonjan pasatzen dut baina  futbolean, lagunekin egotea eta festetara joatea gustatzen zait. Athletic-eko zale samarra naiz. Ska jotzen duten euskal taldeak entzutea gustatzen zaizkit baina bereziki “Ze esatek” eta “En tol sarmiento” taldeak.

 

Handia egiten naizenean, arkitektura ikastea gustuko litzaidake, baina lortzen ez badut diseinu edo zerbait eraikitzearekin zerikusia duen zerbait egitea gustatuko litzaidake.



Mikel Diaz

Mikel Diaz deitzen naiz eta  16 urte ditut. Lagunekin egotea eta futbolera jolastea  gustatzen zait. Musika asko gustatzen zait, eta kontzertuetara joatea gustoko dut.

Aresketa ikastolan ikasten dut, DBH 4 mailan nago . Nagusia naizenean ez daukat argi zer ikasiko dudan.

Txikia nintzenean futbolean artzen nintzen baina duela bi urte utzi nuen, baina oraindik futbola gustatzen zait, lagunekin gelditzen naiz futbolera jolasteko eta edozein kirol egiteko . Fuitboletik aparte frontenisa asko gustatzen zait.

areslive





Aitor Llano

 

Aitor Llano deitzen naiz, 15 urte ditut baina Urtarrilaren 3an 16 urte egingo ditut eta Amurrion bizi naiz.Areslive komunikabideko kazetaria naiz, Aresketa ikastolan ikasten dut eta lagunekin egotea gustatzen zait, kirola gustuko dut, futbola nabarmenki, Santutxu futbol taldearen futbolaria naiz eta Athletic-en jarraitzaile amorratua.

 

Enkore eta Vendetta musika taldeak entzutea gustatzen zait eta gertuko herrietan jotzen dutenean joaten saiatzen naiz, lagunekin jaietara joatea eta ondo pasatzea gustoko dut.Ibef ikasketak egitea gustatuko litzaidake baina lortzen ez badut kirolarekin zerikusia duen zerbait egingo dut.

 

Areslive komunikabidean elkarrizketak,argazkiak eta albisteei buruz hitz egingo dut eta espero dut nire adineko gazteei gustatzea.

 

IRATI ROJANO

 

Kaixo, ni Irati Rojano naiz 15 urtekoa, txikia nintzenetik NAN-ean, Amurrio izena daukan etxea jarri zidaten baina poliki poliki nagusitzean, mundua nire etxea dela konturatu naiz.

Bidaiak egitea, izaki bizidunek esan nahi dutena entzutea, oraindik izena ez daukaten koloreak ikusi, gauza berriak frogatu eta horren esperientzia dastatzea gustatzen zait.  Mila gauza esan ahal dizkizuet niri buruz baina, hitzak ez dute pertsona deskribatzeko boterea.

Egun hauetan Areslive izeneko komunikabidearen parte izango naiz. Han mundua gure ikuspuntutik deskribatu eta horri buruz hitzegingo dizuegu.  Espero dut gustatzea(:

 

Janire Gaston

 

Kaixo euskal herria! Nire izena Janire Gaston da eta  15 urte dituen Amurrioarra naiz. Areslive komunikabide sarean lan egiten dut.

 

Aresketa Ikastolan ikasten dut, hain zuzen ere, DBH4 B-n. Gustokoen dudan ikasgaia ingelesa da. Hizkuntz eder honetaz disfrutatzea asko gustatzen zait, horregatik, etorkizunean atzerrian bizitzea gustatuko litzaidake, New Yorken adibidez.

 

Italiar janariaz eta musikaz disfrutatzea gustatzen zait. Nire denbora librean, lagunekin egoten naiz. Oso ondo pasatzen dugu elkar, lonjan, festetan... Eta bizitza honetan gehien maitatzen dudan gauzarenetariko bat, mundua ezagutzea da. Oraindik Espainan, Frantzia eta Irlandan bakarrik egon naiz. Azken honetan, oso ondo pasatu nuen, egun osoa ingelesez hitz egiten nuelako eta jende miresgarri asko ezagutu nuelako.

 

Arislive-en, gauza interisgarri asko irakurri ahalko dituzue: txutxu -mutxuak, bizitzako aholkuak....Espero dugu asko gustatzea! :)



Karlota del Hoyo

 

Aupa! Karlota naiz eta 15 urte ditu, Aresketa Ikastolan, Amurrion, ikasten dut, DBH 4. mailan. Areslive komunikabide sarean kazetaria lanetan nabil.

 

Denbora librean igeriketan aritzen naiz eta margotzea eta dantzatzea ere gustoko dut. Sare sozialak asko erabiltzen ditut, munduan gertatzen diren gauzetaz enteratzeko. Instagram dut sare sozialetan gustukoena, argazkiak eta bideoak ikustea gustatzen zaidalako.

 

Etorkizunean ez daukat oso argi zer egin nahi dudan, baina bidaiatzea asko gustatzen zait eta Loteria tokatuko balitzait mundu osotik bidaiatzen egongo nintzateke. Munduko leku batean bizitzea aukeratzea eskatuko balidate, Australian bizitzea aukeratuko nuke, surfa egitea asko gustatzen zaidalako eta hondartzatik gertu bizi nahi dudalako.



Itsasne Zurimendi

 

Kaixo nire izena Itsasne da, 15 urte ditut, amurrion bizi naiz eta areslive-ko kazetaria naiz.

 

Nire zaletasunei begira bidaiatzea gustuko dut, eta ostiraletan bi lagunekin spinning egitera joaten naiz, arropa erostea eta nire lagunekin festetara joatea ere gustuko dut, eta musika asko gustatzen zait.

 

Hurrengo urteei begira batxilergoa egingo dut, baina ez daukat oso argi, alde batetik zientifikoa egitea gustatuko litzaidake kriminologia emateko, baina beste aldetik ere, humanistikoa egitea gustatuko litzaidake kazetaria izateko.

 

Areslive komunikabidearen bitartez gaur egun modan dauden abestiak erakutsiko dizkizuet.




Nagore Ibaibarriaga

 

Aupa aiaraldearrok, Nagore naiz, Amurriokoa. Areslive egunkari berriaren partaide naiz, eta hamabost urte ditudala hari naiz Aresketa ikastolan DBH 4. maila egiten. Etorkizunari begira, ez daukat batere argi zer egingo dudan, ezta idei minimo bat ere.

 

Zaletasunen artean mendia dut oso gogoko, familia edota lagunekin naturaz gozatu eta erlaxatzera. Irakurtzea ere asko gustatzen zait, imajinazioa erabilita telebista buru barruan sartuko banu bezala. Zinemazalea ere banaiz.

 

Gazteagoa nintzenean futbolean aritzen nintzen eta egunen batean jokalari profesionala izatea zen nire amets.

 

Baina denetatik gehien gustatzen zaidana uda da, urteko sasoi hori non egin beharreko bakarra bizitzaz gozatzea den.

 

Nire nahi nagusienetariko bat mundua ezagutzea da, munduko bazter guztietara bidaiatu ahal izatea, gurekiko ezberdina den jendea, haien ohiturak, kultura...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide