ERREDAKZIOA Andere Martin
Hesian taldea 2006 udaberrian sortu zen. Etxarri Aranekoak (Nafarrak) dira. Sei diska atera dituzte beraiek eginda. Bateria, baxua, guitarra eta haizezko instrumentuak dituzte taldean, eta baita ahotsak ere. Zuriñe Hidalgok eta Franek abesten dute, baina Zuriñe da ahots nagusia.
Urte honetan 10 urte bete dituzte eta kontzertu berezi batekin ospatu dute.
Orain atera duten diska nire ustez polita eta dibertigarria da eta jende askok erosiko duela uste dut. Niri hesian taldea asko gustatzen zait.
ERREDAKZIOA Udane Mancha
Hesianek hamar urte betetzen ditu, eta hau ospatzeko kontzertu berezia eskaini dute Durangoko Plateruenan, abenduaren 4 ean 22:00 etan. Hamaika abeslarik abestu zuten Hesianekin batera. Hemen abeslari batzuen izenak: Xabi Solano (Esne beltza), Ines Osinaga (Gose), Jony (Kaotiko), Aguayiko (kaotiko & puraposse), Naroa Gaintza (22m2), Xagu (Iheskide), Sorkun, Pello Reparaz (Vendetta), Alex Sardui (Gatibu) eta sorpresa gehiago.