ELKARRIZKETA_Eli Ibarra "Lan handia egin behar da liga bat irabazteko"

Erabiltzailearen aurpegia Areta gure planeta 2016ko abe. 22a, 11:36

ERREDAKZIOA Maider Vicario eta Angel Mendoza

Elisabeth Ibarra (Eli Ibarra) Elgoibarren bizi da eta 35 urte ditu. Athletic Cluben jolasten du eta taldearen lorpenen inguruan mintzatu gara berarekin

Zenbat urte dituzu?

35 urte ditut

Noiz jaio zinen?

1981 Ekainak 29

Non jaio zinen?

Azkoitin jaio nintzen

Non bizi zara?

Elgoibarren

Zenbat urte daramazu futbolean jolasten?

13 urtekin Eibartarrak taldean jokatu nuen eta 15 urte daramatzat Athleticken.

Zenbat kopa daukazu?

5 liga irabazi ditut Athleticken, Euskadi selekzioarekin ere 3 aldiz izan ginen txapeldun.Eibartarrarekin ere 2 liga irabazi genituen.

Zenbat liga irabazi dituzu?

5 Athleticken eta 2 Eibartarrarekin

Zer  postutan jolasten duzu?

Ezkertia naizenez normalean extremo izquierdo deitzen dena.

Zer zenbaki daukazu?

17

Zergatik ez zenuten gabarra atera?

Zuzendaritzak erabaki zuelako beste modu batean ospatzea zela hoberena, mutilen superkopa ospatu zuten modu berberean.

Pozik ospatu zenuten liga irabaztea?

Oso pozik ospatu genuen, lan handia egin behar da liga bat irabazteko eta helburua betetzen duzunean oso ondo sentitzen zara. Egindako lana ondo egin dugula esan nahi du. Primeran sentitzen zara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide